BAT EGIN
Azken urteotan Izarkomen sarea zabaltzen ari da etengabe, 3.800 bazkideen langa gainditu dugularik. Hala ere, telekomunikazio burujabetzaren bidean indarrak metatu beharrean gaude eta horretarako ijada Izarkomkide zareten guztion laguntza ezinbestekoa da.
Imaginatzen duzu gutako bakoitzak bazkide berri bat erakartzeko ahalegina egingo balu? Bazkide kopurua biderkatuko genuke, hilabete gutxitan 8.000 bazkideko erronka lortuko genukeelarik. Animatuko zara?!
BAT EG1N kanpainak helburu hau lortzeko norabidean pizgarria izan nahi du, lortzen duzun lehen bazkide berriagatik oparitxo bat emango dizugularik: Giltzatakoa, kargagailua eta mugikorrerako oinarria, dena BAT.
NOLA EGIN?
1. Berbidali mezu hau zure lagun, senide eta bestelako kontaktuei, edo, ahoz aho erakarpen lana egin konbentzitu bitartean.
2. Pertsona horrek Izarkomeko bazkidetza prozesuan zure IZENA, ABIZENA eta HIRIA sartu besterik ez du egin behar.
3. Gure datu basean automatikoki agertuko zaigu eta oparia noiz eta nola eskuratu adosteko zurekin harremanetan jarriko gara.
*Zure lagunen artean mezua zabaldu nahi baduzu, azpian dauden pilulatxo hauek jeitsi eta haiekin partekatu ditzakezu.