Roaming tarifa berriak
Oporrak gainean ditugula eta, baliteke gutako bat baino gehiago bidaiatxo bat planifikatzen aritzea. Espainiar Estatutik kanpo joan nahi badugu, artikulu hau interesgarri aurkituko dugu!
Duela gutxi aldaketa batzuk egin dira ibiltaritzako konexioaren prezioetan (roaming bezala ezagutzen duguna). Eta momentu hau aprobetxatu nahi dugu horiei buruz hitz egiteko.
Bidaiatu aurretik kontuan hartzekoak:
-
Zein roaming-eremutan dagoen bidaiatzen dugun herrialdea. Zalantzarik izatekotan lasai asko galdetu.
-
Datuen erabileran mugarik ba ote dugun.
-
Erantzungailua desaktibatu 2., 3. eta 4. eremuetara bidaiatzen badugu.
Duela hilabete informazioa partekatu bagenuen ere, berriro aipatu nahi dugu, Brexitaren ondorioz Erresuma Batuak (Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda) 1. eremuan egoteari utzi eta 4. eremuan sartu dela.
Xehetasunik gal ez dezagun, ROAMING DOKUMENTUA ikusi dezakezu.
Eta orrialde honetan Roamingari buruzko ohiko galderak aurkituko dituzu.
Bidai on eta deskonektatu! 😉