Telefonia mugikorra eta datuak
Bonu
txikiak
Dei
mugagabeak
Bonu
partekatuak
Datu
gehigarriak
Bonu txikiak
TXIKIENA
Daturik gabe
Zero minutu
Estaldura hirukoitza
1,00
€/hilean
BEZ barne
1GB + 150 minutu
1GB datu paketea
150 minutu
Estaldura hirukoitza
4,90
€/hilean
BEZ barne
Baldintzak
- Alta ematea 10,00 € linea bakoitzeko
- Iraunkortasunik gabe
- Kontutan izan 80X, 90X eta tarifikazio bereziko beste zenbakietara egindako deiak aukeratutako dei paketetik kanpo geratzen direla. Era berean, nazioartera egindako deiak ere aparte kobratuko dira.
Daturik gabeko zerbitzua hartuz gero kontutan hartu beharrekoa
Datuentzako bonurik kontratatu ez arren, datu mugikorrak erabiltzeko aukera dago, eta kontsumitutako datuen arabera ordainduko da zerbitzua.
- Datuak 0.036 €/ Mb
Ezustekorik ez izateko, datu mugikorrak desgaitzeko aukera dago, bai norberak, bere telefonotik, edo baita guk geuk ere. Guk datu mugikorrak desgaitzeko, eskaera esplizitua egin behar da zerbitzua eskatzean. Bestela, datuak kontsumitu ahala kobratuko dira.
Dei mugagabeak
5 GB + Dei
mugagabeak
5 GB datu paketea
Dei mugagabeak
Estaldura hirukoitza
6,90
€/hilean
BEZ barne
40 GB + Dei mugagabeak
40 GB datu paketea
Dei mugagabeak
Estaldura hirukoitza
Erabili gabeko GBak gorde
7,90
€/hilean
BEZ barne
60 GB + Dei mugagabeak
60 GB datu paketea
Dei mugagabeak
Estaldura hirukoitza
Erabili gabeko GBak gorde
9,90
€/hilean
BEZ barne
100 GB + Dei mugagabeak
100 GB datu paketea
Dei mugagabeak
Estaldura hirukoitza
Erabili gabeko GBak gorde
10,90
€/hilean
BEZ barne
200 GB + Dei mugagabeak
200 GB datu paketea
Dei mugagabeak
Estaldura hirukoitza
Erabili gabeko GBak gorde
14,90
€/hilean
BEZ barne
400 GB + Dei mugagabeak
400 GB datu paketea
Dei mugagabeak
Estaldura hirukoitza
Erabili gabeko GBak gorde
24,90
€/hilean
BEZ barne
Baldintzak
Alta ematea 10,00 € linea bakoitzeko
Mugikorraren erabilera handiago egiten dutenentzat.
Kontutan izan 80X, 90X eta tarifikazio bereziko beste zenbakietara egindako deiak aukeratutako dei paketetik kanpo geratzen direla. Era berean, nazioartera egindako deiak ere aparte kobratuko dira.
Bonu partekatuak
Bazkideak, bere izenean dauden telefono lineen artean “poltsa” bateko gigak partekatu ahal izango ditu. Poltsa bakoitzean, gehienez 3 linea lotzeko aukera dago (poltsaren prezioa ez da aldatuko linea bat, bi edo hiru lotu arren).
Partekatuak 60 GB + Dei mugagabeak
60 GB gehinez 3 linea
Dei mugagabeak
Estaldura hirukoitza
22,90
€/hilean
BEZ barne
Partekatuak 80 GB + Dei mugagabeak
80 GB gehinez 3 linea
Dei mugagabeak
Estaldura hirukoitza
27,90
€/hilean
BEZ barne
Partekatuak 150 GB + Dei mugagabeak
150 GB gehienez 3 linea
Dei mugagabeak
Estaldura hirukoitza
37,90
€/hilean
BEZ barne
Kontratatu
Datu gehigarriak
Hilabetea amaitu aurretik daturik gabe geratuz gero, datu gehigarriak jarri diezazkiokezu zure tarifari.
Dei mugagabe eta bonu txikientzako
1 GB.
Datu gehigarriak
3,00
euro
3 GB.
Datu gehigarriak
5,00
euro
5 GB.
Datu gehigarriak
6,00
euro
10 GB.
Datu gehigarriak
9,00
euro
20 GB.
Datu gehigarriak
11,00
euro
Bonu partekatuentzako
Datu gehigarriak bono osoarentzako dira, bonuko guztien artean partekatzeko.
10 Gb.
Datu gehigarriak
9,00
euro
20 Gb.
Datu gehigarriak
12,00
euro
10 Gb.
Datu gehigarriak
9,00
euro
20 Gb.
Datu gehigarriak
12,00
euro
Mugikor zerbitzuari buruzko ohiko galdera-erantzunak
10 €-ko alta kostua zertarako da?
Izarkomen eskaintzen ditugun zerbitzuetan ez dugu iraunkortasun edo permanentziarik eskatzen. Mugikor linea bati alta emateko baina zenbait gastu egoten dira eta horiei aurre egiteko erabiltzen ditugu 10 €-ak, hala nola SIM txartelaren bidalketa eta txartela bera, administrazio gastuak…
Zein da mugikor zerbitzua eskuratzeko prozesua?
- Lehenik eta behin bazkidetza galdetegia bete.
- Ondoren, kontratatu nahi duzun tarifa aukeratu eta galdetegia bete.
- SIM txartelen bidalketa: Bidalketak astelehenetan eta asteazkenetan egiten ditugu eta segurtasunagatik desaktibaturik iritsiko da txartela. Linea berria aktibatu zein eramangarritasuna eskatzeko gurekin harremanetan jarri beharko duzue.
- Aktibazioa da azken pausoa:
- Linea berriaren aktibazioa
Egunean bertan izan ohi da. Aktibatu arte ez dugu egokituriko zenbakia jakingo. Aktibatuta egon bezain laster zurekin harremanetan jarriko gara.
- Eramangarritasuna eskatzea
Eskatzen dugunetik gauzatzen den arte bi lanegun behar izaten dira eta azken unerarte egungo konpainiarekin izango duzu zerbitzua.
Guk jakinaraziko dizugu zein egunetan eta nola egin beharko duzun SIM txartel aldaketa.
Egungo titularraren datuak fakturan agertzen diren bezala guri helaraztea oso garrantzitsua da, daturen bat oker balego atzera botako baitigute eskaera. Datu horiek ezagutzeko begira ezazu egungo fakturan.
Zein sare erabiltzen dugu telefonia mugikorrerako?
Izarkomek hegoaldeko 4 herrialdeetan Yoigo eta Orange sareak erabiltzen du telefonia mugikor zerbitzua eskaintzeko. Estatu Espainiarreko legediaren arabera, telefonia mugikorrerako frekuentzia eskaintzeko azpiegiturak 4 operadoreren esku daude eta Movistar, Vodafone, Orange eta Yoigo dira horiek. Zerbitzua eskaini nahiko lukeen beste edozein operadore, mugikorrerako operadore birtual moduan egitera behartuta dago, hau da, 4 operadore horietako baten azpiegitura erabilita eskaintzera zerbitzua.
Iparraldean zerbitzua eskaini ahal izateko 3 lurraldetako legedia aztertu eta zerbitzua emango digun hornitzaile baten bila gabiltza.
Zeintzuk dira oinarrizko prezioak?
Kontrataturiko tarifako minutuak edo datuak gainditzerakoan ondorengo prezioak ezarriko dira (BEZ barne):
- Deiaren ezartea – 0,20 €
- Minutuko prezioa – 0,10 €
- SMS nazionalak – 0,30 €
- Nazioarteko SMSak (EBtik kanpo) – 0,73 €
- SMSak Roamingean: 1,21 €
- Datuak – 0,036 €/ Mb
Daturik gabeko edota zero minutuko tarifa:
Daturik gabeko tarifa kontatatzeak ez du esan nahi daturik erabiltzeko aukerarik ez dagoenik, hau da, dei minuturik kontratatu ez arren deiak egiteko modua dagoen bezala, daturik kontratatu ez arren, datuak erabiltzeko aukera ere badago. Beraz, datu horiek, erabili ahala ordaintzen dira (0,036€ kontsumitutako Mb. bakoitzarengatik), eta garesti atera daiteke.
Nahi gabe deiak egitea ez da erraza izaten, eta ahots deien kontrola norberak oso erraz kontrolatu dezake, baina datuen kasuan ez da horrela izaten. Nahikoa da whatsapp zerbitzua aktibatuta izan eta lagunen batek bideo bat guri bidali eta guk datu bidez deskargatzea hilean amaierako faktura asko igotzeko.
Hau dela eta, guk 3 aukera jartzen ditugu mahai gainean:
- Telefonoa normal erabili, datu kontsumoan ahalik eta arreta gehien jarrita, eta hilabete amaieran, egindako kontsumoari aurre egin; datorrena datorrela.
- Norberak aukeratu dezake telefonoan zein aplikaziori eman datu bidezko sarrera eta zeini debekatu. Norberak, bere telefonotik datuak desgaitu eta datu kontsumorik egiten ez duela ziurtatu. Aukera honek, norberaren esku uzten du kasu puntualetan datuak aktibatu eta erabili ahal izatea, hilaren amaieran egindako kontsumoari aurre eginez, noski.
- Guk, hemendik datuak desgaitu eta inolako datu kontsumorik egingo ez dela ziurtatu. Hau da ezustekorik ez izateko modurik seguruena. Noski, 3 aukerek, wifi konexioa dagoen tokietan, doako internet konexioa erabiltzea baimentzen dute. Datu Mugikorren desgaitzeak ez dio wifi bidezko konexiori eragiten.
Minutu eta daturik gabeko tarifa egokia izan daiteke telefono mugikorra lokalizatuta egoteko bakarrik edo dei oso gutxi egiteko erabiltzen duen jendearentzat (hilean iraupen gutxiko 6 dei baino gehiago eginez gero, ez da interesgarria suertatzen), baita telefono zenbakia galdu nahi ez baina tarte batez erabili gabe izango duen jendearentzat ere.
Mugikor linea aktibatu berri dut baina ezin dut datu bidez internetera konektatu!
Lasai, HEMEN klik egin eta bertan agertzen diren pausoak jarraitu itzazu.
Bazkide batek mugikor linea bat baina gehiago kontrata dezake?
Bazkide batek linea bat baina gehiago izateko arazorik ez dago.
Bazkide baten izenean eskatzen diren linea mugikor guztiak bazkide horren izenean egongo dira eta faktura bakarra izango dute. Ezin izango da bazkide baten izenean eskaturiko telefono bat beste norbaiten izenean jarri.
Egun mugikor linea hori ez badago bazkidearen izenean lasai egon, gu arduratuko baikara bazkidearen izenean jartzen. Horretarako baina, Espainiar estatuko 3/2018 Datu Babeserako Lege Organikoak hala eskatuta, egungo titularrak baimena esplizitua eman behar du, beraz, linea bazkidearen izenean jartzeko ondorengoak bidaltzea behar dugu:
- Oraingo titularraren Nortasun Agiriaren kopia
- HEMENDIK deskargatu dezakezun fitxa betea eta sinatua
Beste linea bat kontratatu nahi dut.
Mugikor zein internet zerbitzua eskatzeko HEMEN klik egin eta bertan eskatutako datuei erantzun beharko diezu, mesedez.
Hilabete honetako datuak agortu ditut. Zer egin dezaket?
Hiru aukera dituzu:
1. Bonu gehigarriak kontratatzea
2.Tarifaz aldatzea
3. Hurrengo hileko lehen egunerarte daturik gabe mantentzea.
Kontratatutako datu kopurua gainditzean, nabigazio abiadura 128 Kbs.era jaitsiko da, beste Gb. 1 erabili arte.
Behin abiadura baxuko datuak amaituta, datu konexioa moztu egiten da hurrengo hilabeteko lehen egunerarte.
Bonu gehigarriak kontratatzeko deitu telefono bidezko harretara 943 569 214 (lan egunetan 10:00-14:00) edo idatzi mezua arreta@izarkom.eus helbidera.
Zer dira BONU GEHIGARRIAK?
Hilabetea amaitu aurretik daturik gabe geratuz gero, datu gehigarriak jarri diezazkiokezu zure tarifari. Aktibaturiko hilabeterako soilik balioko dute.
Ez dago mugarik hilean kontratatu daitezkeen bonuentzako eta egunean bertan aktibatu daitezke.
DEI MUGAGABEDUN ETA BONU TXIKIENTZAKO:
- 1Gb.eko bonu gehigarria 3,00€
- 3Gb.eko bonu gehigarria 5,00€
- 5Gb.eko bonu gehigarria 6,00€
- 10Gb.eko bonu gehigarria 9,00€
BONU PARTEKATUENTZAKO
- 10Gb.eko bonu gehigarria 9,00€
- 20Gb.eko bonu gehigarria 12,00€
Zer dira BONU PARTEKATUAK?
Bazkide baten izenean dauden lineen artean partekatzeko pentsaturiko tarifak dira hauek.
Linea bat, bi edo gehienez hiru linea sar daitezke bonu bakoitzean (prezioa ez da aldatuko linea bat, bi edo hiru lotu arren) eta bonuko datuak izango dira konpartitzen direnak.
Linea bakoitzaren datuen erabilera bonuaren 100%, 75%, 50%, 25% edo 10%-era mugatzeko aukera dago. Ez dute zertan linea guztiek muga berdina izan behar edota guztion mugen batuketak % 100 eman behar, nahi bezala konbinatu daitezke (beti ere portzentaiak aipaturikoak direlarik). Jarritako mugak linea horrek gehienez zenbat datu erabil ditzaken besterik ez du zehazten. Hau da:
Linearen batek datuen % 100-eko muga badu bonuaren datuen 100 % erabili ahal izango du. Linea batek baino gehiagok muga hau badute, linea horien artean bonuko datu kopuru osoa agortu arte bakoitzak nahi adina kontsumitu ahal izango du, eta bonuko datuak agortzerakoan haien datu kopurua agortu izango balitz bezala etengo zaie interneterako sarrera (abiadura 128Kbs.ra jaitsiaz).
Linearen batek %75, %50, %25 edota %10-eko muga izango balu, linea horrek bonuko datuen ehuneko hori soilik erabili ahal izango du, eta portzentai hori agortzerakoan haren datu kopurua agortu izango balitz bezala etengo zaio interneterako sarrera (abiadura 128Kbs.ra jaitsiaz).
HEMEN dituzu gaur egun eskaintzen ditugun bonu partekatuak.
Bonu partekatu baten datuak agortzean ezingo da bonu gehigarririk hartu. Hilabetea amaitu arte abiadura baxuan mantenduko da.
Nola funtzionatzen du ERABILI GABEKO GB-ak gordetzearenak?
Aukera hori duten tarifek, hilabete batean agortu ez diren internet datuak hurrengo hilabetean erabiltzeko aukera izango dute.
Hilabete batean, kontratatuta zeuden datuetatik erabili ez diren datuak hurrengo hilabetera pasako dira. Hilabete berrian, lehenik gordetako datuak erabiliko dira, eta hauek agortzean hasiko da kontratatutako datuen erabilera.
*Datuak hurrengo hilabeterako bakarrik gordeko dira.
Zer da Roaming?
Roaminga zure linea atzerrian erabiltzeko aukera ematen dizun zerbitzua da: deiak egin eta jaso, Interneten nabigatu, mezuak bidali eta jaso eta aplikazioak erabili; baina kostu gehigarria izan dezake.
Roaming eremua zonalde ezberdinetan banatua dago.
Europar Batasunean gaudenean, gure jatorrizko gunean bagina bezala erabili dezakegu telefonoa (estatu espainiarrean bagina bezala):
Datu mugikorrei dagokionez 2016/2286 EB Betearazpen Erregelamenduan jasotako arrazoizko erabilera-politikek, EBn roamingaren erabilera egokia arautzeko, erraz kalkula dezakegun datu-kontsumoaren muga zehazten dute. Beraz datu muga hauek gainditu arte, jatorrizko gunean bageunde bezala erabili ditzazkegu.
Deiak, estatu espainiarreko telefono batera egiten baditugu (berdin dio mugikorra izan eta linea hori alemanian badago), kontratatuta dugun zerbitzuaren araberakoa izango da kostua. Hau da, kontratatutako minutu kopurua agortu arte doan, eta hortik aurrera oinarrizko prezioan (0,18€ deiaren ezartzea, doan lehen 5 minutuak eta 0,036€ minutuko gainontzekoak).
Europar batasuneko telefono batetara deituko bagenu (espainiar estatukoa ez dena), nazioarteko dei bezala kobratuko da, gu ere estatu horretan egon arren.
Izarkomen mugikorra Espainiako estatutik kanpo erabiltzerakoan izango dituen prezioei buruzko informazio zehatzagoa nahi baduzu HEMEN klik egin ezazu.
Ze kostu dute estatu espainiarretik kanporako deiek?
Herrialde bakoitzerako kostuaren inguruko informazio zehatzagoa izateko HEMEN klik egin ezazu.
Beste herrialdeetara dei ugari egin beharra izaten baduzu, bonu hauetakoren bat interesgarria izan daiteke agian.
Beste herrialdeetara deitzeko bonuak hauek dira:
- 100 min – 5€ hilen
- 300 min – 12€/hilean
- 600 min – 21€/hilean
Dei ezarpenik ez da kobratuko.
Herrialde hauek sartzen dira bonu hauetan: Alemania, Erresuma Batua, Danimarka , Finlandia, Grezia , Frantzia, Irlanda, Islandia, Herbeerak, Suezia, Norvegia, Estatu Batuak, Kanada, Italia, Polonia, Hungaria, Errumania, Austria, Eslobakia, Txekiar Errepublika, Lituania, Kroazia, Kazakhstan, Errusia, Txina, Hego Korea, Japonia, Hong Kong, Brasil, Kolonbia, Argentina, Mexiko, Panama eta Paraguai.
Bonuko minutuak gainditzen direnean deien eta dei ezarpenen prezioa HEMEN azaltzen diren prezioen araberakoa izango da.
Erantzungailua gaitu / desgaitu nahi dut. Nola egin dezaket?
Telefonia mugikorreko erantzungailuaren zerbitzua desgaitu edo gaitzeko honako hurrenkera hauek idatzi zure mugikorrean:
- Dei batekin zabiltzan bitartean beste dei bat sartzen denean erantzungailua:
- DESGAITZEKO: *67*556# eta deitzeko botoia sakatu
- GAITZEKO: *67*242# eta deitzeko botoia sakatu
- Telefonoa itzalita edo estaldurarik gabe dagoenean erantzungailaua:
- DESGAITZEKO: *62*556#eta deitzeko botoia sakatu
- GAITZEKO: *62*242# eta deitzeko botoia sakatu
- Deiari erantzuten ez zaionean erantzungailua:
- DESGAITZEKO: *61*556#eta deitzeko botoia sakatu
- GAITZEKO: *61*242# eta deitzeko botoia sakatu
*Erantzungailua guztiz desgaitzeko 3 hurrenkerak idatzi behar dira.
Erantzungailuak salto egin aurretik, deiaren denbora luzatzeko, markatu *61*633**30# eta deitzeko botoia. Horrela telefonoa 30 segunduz egongo da jotzen erantzungailuak salto egin aurretik. Azken 30 horren ordez, beste zenbaki bat jarrita telefonoak jotzea nahi duen denbora tartea erabaki dezakezu segundotan (30 seg. da gehienezko tartea).
242 zenbakira hots eginez, erantzungailuko mezuak entzun, eta aukera ezberdinak kudeatu daitezke. (Espainiar estatutik at egonik +34 656 242 242 telefonora hots egin behar da erantzungailuko mezuak aditzeko).
SIM txartelaren PIN zenbakia aldatu nahi dut
Kontutan izan zure telefonoak 2 PIN zenbaki izan ditzakeela:
- Lehena, SIM txartelaren PIN zenbakia da. Zure linea aktibatzeko beharrezkoa den PIN zenbakia. PIN zenbaki hau sartu gabe, zure telefonoak dituen funtzio asko erabili daitezke (wifi bidezko interneta, argazki kamerakezarpenak…)
- Bigarrena, telefonoaren PIN zenbakia da. Telefonoak, aparailuak berak izan dezakeen PIN zenbakia da. Azken urtetan, PIN zenbaki baten ordez (edo PIN zenbakiaz gain), aurpegiaren bidez, marraztutako patroia edo hatz marka bidez ere desblokeatu daiteke aparailua. Aparailua desblokeatu ezean, ezer ezingo duzu erabili.
Guk lehenengo PIN zebakia bakarrik kudeatzen dugu. SIM txartelaren PIN zenbakia 3 bider gaizki sartuz gero, PUK zenbakia sartu behar dugu telefonoa desblokeatzeko.
- PUK zenbakia 10 bider gaziki sartuz gero, linea betirako blokeatuko da. Ezin izango da berreskuatu.
SIM txartelaren PIN zenbakia aldatzeko:
- **04*PIN zaharra*PIN berria*PIN berria# eta deitzeko botoia sakatu.
SIM txartelaren PIN zenbakia eta PUK zenbakia, SIM txartelean daude idatzita. Guk, gure datu basean ere baditugu.
Zuk, noizbait SIM txartelaren PIN zenbakia aldatzen baduzu, guk jada ezin dugu jakin zein den. PUK zenbakia bai, hau ezin duzu aldatu, eta beti izango da gure datu basean; beraz, gogoratu, PUK zenbakia gaizki sartzen baduzu, lauzpabost saiakera egin ondoren, ez baduzu asmatzen, arreta zerbitzura deitu, guk emango baitizugu PUK zuzena.
Dei galduen abisuak konfiguratu nahi ditut.
Galdutako dei bat izan duzula abisatuko dizun SMS bat jaso nahi baduzu, honako hurrenkera hauek markatu behar dituzu mugikorrean:
- *67*556# eta deitzeko botoia
Dei batekin zabiltzan bitartean beste dei bat sartzen denean (komunikatzen eman beharrean) izandako dei baten berri emateko. - *62*556# eta deitzeko botoia
Telefonoa itzalita edo estaldurarik gabe dagoenean jasotako dei baten berri emateko. - *61*556# eta deitzeko botoia
Deiari erantzuten ez eta deitzaileak eskegi duela abisatzeko.
Galdutako deien abisuak aktibatuz gero, automatikoki Ahots Postontzia desgaituko da.
Zein da Izarkomen jarrera geolokalizazio datuen inguruan?
Izarkom bezala, guk ez dugu inolako daturik eskaintzen, ez geo-posizionamendurako ezta besterik ere.
Arazoa zera da, datu horiek mugikorren antenen jabe diren operatzaileen esku daudela soilik, operatzaile hauek Movistar, Vodafone, Orange eta Yoigo direlarik. Gainontzeko operatzaile guztiok 4 hauen antenak erabili beharra daukagu halabeharrez, legez ezin dugulako gure antena propiorik jarri.
Hori da Izarkomen beste lan esparruetako bat, mugikorren antenen sare publiko, neutral eta partekatu bat egon dadila, ez dadin operatzaile transnazional gutxi batzuen oligopolioaren jabetzako sare pribatu bat izan.
Hortaz, 4 horiek dira geo-posizionamendu datuak zabaltzeko aukera duten bakarrak.
Dena dela, geo-posizionamendu datu zehatz eta arriskutsuenak ez dira antenen bidez lortzen, Google eta horrelakoek instalatuta dauzkagun app-engandik lortzen dituzte.
Hortaz, gure pribatutasuna babesteko lehendabizi egin beharreko gauza, instalatuta dauzkagun aplikazioak aztertu eta datu pribatuak partekatzen dituzten app-ak kendu edo baimenak mugatzea izango litzateke.