Bazkidetza eta zerbitzu ezberdinei buruzko ohiko galderak
Mugikorra
Interneta
Finkoa
Telebista
Galdera orokorrak
Zertarako da bazkidetza egiterakoan eskatzen den 50€ko aportazioa?
50€ horiek bazkideak Izarkomeko kapital sozialari egiten dion ekarpena da.
Kooperatiba bateko bazkide izateko nahitaezkoa da erakundearen kapital sozialari ekarpen bat egitea, eta Izarkomen estatutuetako 48. artikuluan zehazten da bazkide mota bakoitzak egin beharreko derrigorrezko ekarpenaren kopurua.
Izarkomeko batzar Orokorrak erabakita, bazkide erabiltzaile eta bazkide laguntzaileentzako kopurua 50€ izango da.
Kapital Soziala da kooperatibak balizko hartzekodunen aurrean erantzuteko duen tresna. Bazkideek ez dute beraik jarritako kapital sozialaz gain, beste inolako erantzunkizunik.
Betirako da?
Enpresa gisa jarraitzea zalantzan jarriko lukeen deskapitalizazioa gertatzeko arriskurik ez den bitartean, Izarkomek bazkide izatea uzten dioten kideei ekarpena itzuli egingo die estatutu Sozialeko 53. artikuluan zehatzen diren baldintzetan.
Iraunkortasunik dago?
Izarkomen eskaintzen ditugun zerbitzuetan ez dugu iraunkortasun edo permanentziarik eskatzen.
Zerbitzu guztiak utzi daitezke bertan behera bazkideak hala eskatzen duenean.
Bazkide izan gabe kontratatu ditzaket zerbitzuak?
Proiektu partehartzaile gisa antolatu dugunez Izarkom, zerbitzuak eskatzeko kooperatibako kide izan beharra dago.
Sendi edo elkarbizitza unitate bakoitzean bazkide bat egotea nahikoa da, eta bertako kide guztien zerbitzuak bere izenean joan daitezke.
Bazkide batek, bere bazkidetzapean lagun edo senitarteko baen zerbitzuak kontratatzeko aukera dago, eta horretarako bazkide bakoitzak 2 kontu korronte eman ditzake, zerbitzu multzo bakoitza kontu bateteik kobratu ahal izateko.
Mugikor terminalak eskaintzen dituzue?
Izarkomek ez du telefono terminalik eskaintzen. Zerbitzua eskaintzeko sortu zen Izarkom, eta horretara mugatzen dugu gure jarduna.
Merkatuan aukera ugari dago, kalitate eta prezio ezberdinekoak, eta telefono hauek saltzen dituzten eragile ugari dago jada.
Geure aldetik, gizarte ekonomia eta justizia sozialaren ikuspegitik, aparailuak ekoizten dituzten langileentzako eta ingurumenerako jasangarriak diren markak kontuan izatea gomendatzen dugu.
Ba al duzue internet + mugikor eskaintzarik?
Oraingoz ez daukagu halakorik, zerbitzu bakoitza independenteki kontratatu beharra dago beraz.
Nola kontaktatu dezaket Izarkomekin larrialdi egoera batean?
Arreta telefonoa duzu larrialdietarako biderik errazena.
900 909 777 zenbakira deitu eta artatuko zaitugu. Linea hau lanegunetan bakarrik izaten dena martxan, 10:00etatik, 14:00etara.
Lan ordutegitik kanpo edo jaiegunen batean larrialdi bat izanez gero, bidali SMS bat hurrengo telefonora (deiak ez dira hartuko) eta gu jarriko gara zurekin harremanetan.
* Mesedez, SMSa bidaltzerakoan adierazi zure izen-abizenak (bazkidearenak), bestela ez baitakigu nork idatzi duen.
693922997
Kontutan izan, larrialdiko telefonoaren beste aldean, lan orduz kanpo artatuko zaituen langile bat dagoela, beraz, jai egun edo desordutan SMSa bidali aurretik, zuk zeuk hausnartu benetan larrialdia den edo ez.
Urgentziazkoak ez diren gaietarako posta elektronikoa duzu biderik egokiena:
Honez gain, beti duzu aukera gure bulego batera gerturatu eta aurrez-aurre gurekin harremantzea:
BULEGO NAGUSIA
Pilar kalea, 5. Behea. 20304 IRUN
Ordutegia: Lanegunetan 9:00etatik 17:00etara.
(Aurrez hitzordua hartzea aholkatzen dugu)
BILBOKO NODOA
Goienkale, 14. Behea. 48005 BILBO
Ordutegia: Lanegunetan 9:00etatik 17:00etara.
Mugikor zerbitzuari buruzko ohiko galdera-erantzunak
10 €-ko alta kostua zertarako da?
Izarkomen eskaintzen ditugun zerbitzuetan ez dugu iraunkortasun edo permanentziarik eskatzen. Mugikor linea bati alta emateko baina zenbait gastu egoten dira eta horiei aurre egiteko erabiltzen ditugu 10 €-ak, hala nola SIM txartelaren bidalketa eta txartela bera, administrazio gastuak…
Zein da mugikor zerbitzua eskuratzeko prozesua?
- Lehenik eta behin bazkidetza galdetegia bete.
- Ondoren, kontratatu nahi duzun tarifa aukeratu eta galdetegia bete.
- SIM txartelen bidalketa: Bidalketak astelehenetan eta asteazkenetan egiten ditugu eta segurtasunagatik desaktibaturik iritsiko da txartela. Linea berria aktibatu zein eramangarritasuna eskatzeko gurekin harremanetan jarri beharko duzue.
- Aktibazioa da azken pausoa:
- Linea berriaren aktibazioa
Egunean bertan izan ohi da. Aktibatu arte ez dugu egokituriko zenbakia jakingo. Aktibatuta egon bezain laster zurekin harremanetan jarriko gara.
- Eramangarritasuna eskatzea
Eskatzen dugunetik gauzatzen den arte bi lanegun behar izaten dira eta azken unerarte egungo konpainiarekin izango duzu zerbitzua.
Guk jakinaraziko dizugu zein egunetan eta nola egin beharko duzun SIM txartel aldaketa.
Egungo titularraren datuak fakturan agertzen diren bezala guri helaraztea oso garrantzitsua da, daturen bat oker balego atzera botako baitigute eskaera. Datu horiek ezagutzeko begira ezazu egungo fakturan.
Zein sare erabiltzen dugu telefonia mugikorrerako?
Izarkomek hegoaldeko 4 herrialdeetan Yoigo, Orange eta Movistar sareak erabiltzen ditu telefonia mugikor zerbitzua eskaintzeko. Estatu Espainiarreko legediaren arabera, telefonia mugikorrerako frekuentzia eskaintzeko azpiegiturak 4 operadoreren esku daude eta Movistar, Vodafone, Orange eta Yoigo dira horiek. Zerbitzua eskaini nahiko lukeen beste edozein operadore, mugikorrerako operadore birtual moduan egitera behartuta dago, hau da, 4 operadore horietako baten azpiegitura erabilita eskaintzera zerbitzua.
Iparraldean zerbitzua eskaini ahal izateko 3 lurraldetako legedia aztertu eta zerbitzua emango digun hornitzaile baten bila gabiltza.
Daturik gabeko edota zero minutuko tarifa:
Daturik gabeko tarifa kontatatzeak ez du esan nahi daturik erabiltzeko aukerarik ez dagoenik, hau da, dei minuturik kontratatu ez arren deiak egiteko modua dagoen bezala, daturik kontratatu ez arren, datuak erabiltzeko aukera ere badago. Beraz, datu horiek, erabili ahala ordaintzen dira (0,036€ kontsumitutako Mb. bakoitzarengatik), eta garesti atera daiteke.
Nahi gabe deiak egitea ez da erraza izaten, eta ahots deien kontrola norberak oso erraz kontrolatu dezake, baina datuen kasuan ez da horrela izaten. Nahikoa da whatsapp zerbitzua aktibatuta izan eta lagunen batek bideo bat guri bidali eta guk datu bidez deskargatzea hilean amaierako faktura asko igotzeko.
Hau dela eta, guk 3 aukera jartzen ditugu mahai gainean:
- Telefonoa normal erabili, datu kontsumoan ahalik eta arreta gehien jarrita, eta hilabete amaieran, egindako kontsumoari aurre egin; datorrena datorrela.
- Norberak aukeratu dezake telefonoan zein aplikaziori eman datu bidezko sarrera eta zeini debekatu. Norberak, bere telefonotik datuak desgaitu eta datu kontsumorik egiten ez duela ziurtatu. Aukera honek, norberaren esku uzten du kasu puntualetan datuak aktibatu eta erabili ahal izatea, hilaren amaieran egindako kontsumoari aurre eginez, noski.
- Guk, hemendik datuak desgaitu eta inolako datu kontsumorik egingo ez dela ziurtatu. Hau da ezustekorik ez izateko modurik seguruena. Noski, 3 aukerek, wifi konexioa dagoen tokietan, doako internet konexioa erabiltzea baimentzen dute. Datu Mugikorren desgaitzeak ez dio wifi bidezko konexiori eragiten.
Minutu eta daturik gabeko tarifa egokia izan daiteke telefono mugikorra lokalizatuta egoteko bakarrik edo dei oso gutxi egiteko erabiltzen duen jendearentzat (hilean iraupen gutxiko 6 dei baino gehiago eginez gero, ez da interesgarria suertatzen), baita telefono zenbakia galdu nahi ez baina tarte batez erabili gabe izango duen jendearentzat ere.
Mugikor linea aktibatu berri dut baina ezin dut datu bidez internetera konektatu!
Lasai, HEMEN klik egin eta bertan agertzen diren pausoak jarraitu itzazu.
Bazkide batek mugikor linea bat baina gehiago kontrata dezake?
Bazkide batek linea bat baina gehiago izateko arazorik ez dago.
Bazkide baten izenean eskatzen diren linea mugikor guztiak bazkide horren izenean egongo dira. Ezin izango da bazkide baten izenean eskaturiko telefono bat beste norbaiten izenean jarri.
Egun mugikor linea hori ez badago bazkidearen izenean lasai egon, gu arduratuko baikara bazkidearen izenean jartzen. Horretarako baina, Espainiar estatuko 3/2018 Datu Babeserako Lege Organikoak hala eskatuta, egungo titularrak baimena esplizitua eman behar du, beraz, linea bazkidearen izenean jartzeko ondorengoak bidaltzea behar dugu:
- Oraingo titularraren Nortasun Agiriaren kopia
- HEMENDIK deskargatu dezakezun fitxa betea eta sinatua
Beste linea bat kontratatu nahi dut.
Hilabete honetako datuak agortu ditut. Zer egin dezaket?
Hiru aukera dituzu:
1. Bonu gehigarriak kontratatzea
2.Tarifaz aldatzea
3. Hurrengo hileko lehen egunerarte daturik gabe mantentzea.
Kontratatutako datu kopurua gainditzean, nabigazio abiadura 128 Kbs.era jaitsiko da, beste Gb. 1 erabili arte.
Behin abiadura baxuko datuak amaituta, datu konexioa moztu egiten da hurrengo hilabeteko lehen egunerarte.
Bonu gehigarriak kontratatzeko deitu telefono bidezko harretara 943 569 214 (lan egunetan 10:00-14:00) edo idatzi mezua arreta@izarkom.eus helbidera.
Zer da Roaming?
Roaminga zure linea atzerrian erabiltzeko aukera ematen dizun zerbitzua da: deiak egin eta jaso, Interneten nabigatu, mezuak bidali eta jaso eta aplikazioak erabili; baina kostu gehigarria izan dezake.
Roaming eremua zonalde ezberdinetan banatua dago.
Europar Batasunean gaudenean, gure jatorrizko gunean bagina bezala erabili dezakegu telefonoa (estatu espainiarrean bagina bezala):
Datu mugikorrei dagokionez 2016/2286 EB Betearazpen Erregelamenduan jasotako arrazoizko erabilera-politikek, EBn roamingaren erabilera egokia arautzeko, erraz kalkula dezakegun datu-kontsumoaren muga zehazten dute. Beraz datu muga hauek gainditu arte, jatorrizko gunean bageunde bezala erabili ditzazkegu.
Deiak, estatu espainiarreko telefono batera egiten baditugu (berdin dio mugikorra izan eta linea hori alemanian badago), kontratatuta dugun zerbitzuaren araberakoa izango da kostua. Hau da, kontratatutako minutu kopurua agortu arte doan, eta hortik aurrera oinarrizko prezioan (0,18€ deiaren ezartzea, doan lehen 5 minutuak eta 0,036€ minutuko gainontzekoak).
Europar batasuneko telefono batetara deituko bagenu (espainiar estatukoa ez dena), nazioarteko dei bezala kobratuko da, gu ere estatu horretan egon arren.
Izarkomen mugikorra Espainiako estatutik kanpo erabiltzerakoan izango dituen prezioei buruzko informazio zehatzagoa nahi baduzu HEMEN klik egin ezazu.
Ze kostu dute estatu espainiarretik kanporako deiek?
Herrialde bakoitzerako kostuaren inguruko informazio zehatzagoa izateko HEMEN klik egin ezazu.
Beste herrialdeetara dei ugari egin beharra izaten baduzu, bonu hauetakoren bat interesgarria izan daiteke agian.
Beste herrialdeetara deitzeko bonuak hauek dira:
- 100 min – 5€ hilen
- 300 min – 12€/hilean
- 600 min – 21€/hilean
Dei ezarpenik ez da kobratuko.
Herrialde hauek sartzen dira bonu hauetan: Alemania, Erresuma Batua, Danimarka , Finlandia, Grezia , Frantzia, Irlanda, Islandia, Herbeerak, Suezia, Norvegia, Estatu Batuak, Kanada, Italia, Polonia, Hungaria, Errumania, Austria, Eslobakia, Txekiar Errepublika, Lituania, Kroazia, Kazakhstan, Errusia, Txina, Hego Korea, Japonia, Hong Kong, Brasil, Kolonbia, Argentina, Mexiko, Panama eta Paraguai.
Bonuko minutuak gainditzen direnean deien eta dei ezarpenen prezioa HEMEN azaltzen diren prezioen araberakoa izango da.
Zer dira BONU GEHIGARRIAK?
Hilabetea amaitu aurretik daturik gabe geratuz gero, datu gehigarriak jarri diezazkiokezu zure tarifari. Aktibaturiko hilabeterako soilik balioko dute.
Ez dago mugarik hilean kontratatu daitezkeen bonuentzako eta egunean bertan aktibatu daitezke.
DEI MUGAGABEDUN ETA BONU TXIKIENTZAKO:
- 1Gb.eko bonu gehigarria 3,00€
- 3Gb.eko bonu gehigarria 5,00€
- 5Gb.eko bonu gehigarria 6,00€
- 10Gb.eko bonu gehigarria 9,00€
BONU PARTEKATUENTZAKO
- 10Gb.eko bonu gehigarria 9,00€
- 20Gb.eko bonu gehigarria 12,00€
Zer dira BONU PARTEKATUAK?
Bazkide baten izenean dauden lineen artean datuak partekatzeko pentsaturiko tarifak dira hauek.
Linea bat, bi edo gehienez hiru linea sar daitezke bonu bakoitzean (prezioa ez da aldatuko linea bat, bi edo hiru lotu arren) eta bonuko datuak izango dira konpartitzen direnak.
Linea bakoitzaren datuen erabilera bonuaren 100%, 75%, 50%, 25% edo 10%-era mugatzeko aukera dago. Ez dute zertan linea guztiek muga berdina izan behar edota guztion mugen batuketak % 100 eman behar, nahi bezala konbinatu daitezke (beti ere portzentaiak aipaturikoak direlarik). Jarritako mugak linea horrek gehienez zenbat datu erabil ditzaken besterik ez du zehazten. Hau da:
Linearen batek datuen % 100-eko muga badu bonuaren datuen 100 % erabili ahal izango du. Linea batek baino gehiagok muga hau badute, linea horien artean bonuko datu kopuru osoa agortu arte bakoitzak nahi adina kontsumitu ahal izango du, eta bonuko datuak agortzerakoan haien datu kopurua agortu izango balitz bezala etengo zaie interneterako sarrera (abiadura 128Kbs.ra jaitsiaz).
Linearen batek %75, %50, %25 edota %10-eko muga izango balu, linea horrek bonuko datuen ehuneko hori soilik erabili ahal izango du, eta portzentai hori agortzerakoan haren datu kopurua agortu izango balitz bezala etengo zaio interneterako sarrera (abiadura 128Kbs.ra jaitsiaz).
Hauek dira une honetan eskaintzen ditugun bonu partekatuak:
- 40 Gb. eta DEI MUGAGABEAK 26,90 €/hil. (BEZ barne)
- 60 Gb. eta DEI MUGAGABEAK 36,90 €/hil. (BEZ barne)
- 120 Gb. eta DEI MUGAGABEAK 46,90 €/hil. (BEZ barne)
Gure tarifa guztiak ikusteko HEMEN klik egin.
Bonu partekatu baten datuak agortzean ezingo da bonu gehigarririk hartu. Hilabetea amaitu arte abiadura baxuan mantenduko da.
Nola funtzionatzen du ERABILI GABEKO GB-ak gordetzearenak?
Aukera hori duten tarifek, hilabete batean agortu ez diren internet datuak hurrengo hilabetean erabiltzeko aukera izango dute.
Hilabete batean, kontratatuta zeudenetatik erabili ez diren datuak hurrengo hilabetera pasako dira. Hilabete berrian, lehenik, gordetako datuak erabiliko dira, eta hauek agortzean hasiko da kontratatutako datuen erabilera.
*Datuak hurrengo hilabeterako bakarrik gordeko dira.
Erantzungailua gaitu / desgaitu nahi dut. Nola egin dezaket?
Telefonia mugikorreko erantzungailuaren zerbitzua desgaitu edo gaitzeko honako hurrenkera hauek idatzi zure mugikorrean:
- Dei batekin zabiltzan bitartean beste dei bat sartzen denean erantzungailua:
- DESGAITZEKO: *67*556# eta deitzeko botoia sakatu
- GAITZEKO: *67*242# eta deitzeko botoia sakatu
- Telefonoa itzalita edo estaldurarik gabe dagoenean erantzungailaua:
- DESGAITZEKO: *62*556#eta deitzeko botoia sakatu
- GAITZEKO: *62*242# eta deitzeko botoia sakatu
- Deiari erantzuten ez zaionean erantzungailua:
- DESGAITZEKO: *61*556#eta deitzeko botoia sakatu
- GAITZEKO: *61*242# eta deitzeko botoia sakatu
*Erantzungailua guztiz desgaitzeko 3 hurrenkerak idatzi behar dira.
Erantzungailuak salto egin aurretik, deiaren denbora luzatzeko, markatu *61*633**30# eta deitzeko botoia. Horrela telefonoa 30 segunduz egongo da jotzen erantzungailuak salto egin aurretik. Azken 30 horren ordez, beste zenbaki bat jarrita telefonoak jotzea nahi duen denbora tartea erabaki dezakezu segundotan (30 seg. da gehienezko tartea).
242 zenbakira hots eginez, erantzungailuko mezuak entzun, eta aukera ezberdinak kudeatu daitezke. (Espainiar estatutik at egonik +34 656 242 242 telefonora hots egin behar da erantzungailuko mezuak aditzeko).
SIM txartelaren PIN zenbakia aldatu nahi dut
Kontutan izan zure telefonoak 2 PIN zenbaki izan ditzakeela:
- Lehena, SIM txartelaren PIN zenbakia da. Zure linea aktibatzeko beharrezkoa den PIN zenbakia. PIN zenbaki hau sartu gabe, zure telefonoak dituen funtzio asko erabili daitezke (wifi bidezko interneta, argazki kamerakezarpenak…)
- Bigarrena, telefonoaren PIN zenbakia da. Telefonoak, aparailuak berak izan dezakeen PIN zenbakia da. Azken urtetan, PIN zenbaki baten ordez (edo PIN zenbakiaz gain), aurpegiaren bidez, marraztutako patroia edo hatz marka bidez ere desblokeatu daiteke aparailua. Aparailua desblokeatu ezean, ezer ezingo duzu erabili.
Guk lehenengo PIN zebakia bakarrik kudeatzen dugu. SIM txartelaren PIN zenbakia 3 bider gaizki sartuz gero, PUK zenbakia sartu behar dugu telefonoa desblokeatzeko.
- PUK zenbakia 10 bider gaziki sartuz gero, linea betirako blokeatuko da. Ezin izango da berreskuatu.
SIM txartelaren PIN zenbakia aldatzeko:
- **04*PIN zaharra*PIN berria*PIN berria# eta deitzeko botoia sakatu.
SIM txartelaren PIN zenbakia eta PUK zenbakia, SIM txartelean daude idatzita. Guk, gure datu basean ere baditugu.
Zuk, noizbait SIM txartelaren PIN zenbakia aldatzen baduzu, guk jada ezin dugu jakin zein den. PUK zenbakia bai, hau ezin duzu aldatu, eta beti izango da gure datu basean; beraz, gogoratu, PUK zenbakia gaizki sartzen baduzu, lauzpabost saiakera egin ondoren, ez baduzu asmatzen, arreta zerbitzura deitu, guk emango baitizugu PUK zuzena.
Dei galduen abisuak konfiguratu nahi ditut.
Galdutako dei bat izan duzula abisatuko dizun SMS bat jaso nahi baduzu, honako hurrenkera hauek markatu behar dituzu mugikorrean:
- *67*556# eta deitzeko botoia
Dei batekin zabiltzan bitartean beste dei bat sartzen denean (komunikatzen eman beharrean) izandako dei baten berri emateko. - *62*556# eta deitzeko botoia
Telefonoa itzalita edo estaldurarik gabe dagoenean jasotako dei baten berri emateko. - *61*556# eta deitzeko botoia
Deiari erantzuten ez eta deitzaileak eskegi duela abisatzeko.
Galdutako deien abisuak aktibatuz gero, automatikoki Ahots Postontzia desgaituko da.
Zein da Izarkomen jarrera geolokalizazio datuen inguruan?
Izarkom bezala, guk ez dugu inolako daturik eskaintzen, ez geo-posizionamendurako ezta besterik ere.
Arazoa zera da, datu horiek mugikorren antenen jabe diren operatzaileen esku daudela soilik; Espainiar estatua operatzaile hauek Movistar, Vodafone, Orange eta Yoigo dira. Gainontzeko operatzaile guztiok, Izarkom barne, 4 hauen antenak erabili beharra daukagu halabeharrez, legez ezin dugulako gure antena propiorik jarri.
Hori da Izarkomen beste lan esparruetako bat, mugikorren antenen sare publiko, neutral eta partekatu bat egon dadila, ez dadin operatzaile transnazional gutxi batzuen oligopolioaren jabetzako sare pribatu bat izan.
Hortaz, 4 horiek dira geo-posizionamendu datuak zabaltzeko aukera duten bakarrak.
Dena dela, geo-posizionamendu datu zehatz eta arriskutsuenak ez dira antenen bidez lortzen, Google eta horrelakoek instalatuta dauzkagun app-engandik lortzen dituzte.
Hortaz, gure pribatutasuna babesteko lehendabizi egin beharreko gauza, instalatuta dauzkagun aplikazioak aztertu eta datu pribatuak partekatzen dituzten app-ak kendu edo baimenak mugatzea izango litzateke.
Internet zerbitzuari buruzko galderak
Nire etxean / enpresan zuntza jarri daiteke?
Zuntz bidezko Interneta eskaini dezakegun jakiteko lehenengo gauza lekuan lekuko estaldura aztertzea da. Horretarako mesedez bidal iezaguzu helbide zehatza (herria, posta kodea, kalea, portala, pisua, atea… informazio guztia) arreta@izarkom.eus helbidera eta aztertuko ditugu aukerak.
Zer egin dezaket nire etxera ez bada zuntza iristen?
Internet konexioa nahi duzun kokagunean Zuntz bidezko interneta eskaintzeko aukerarik izango ez bagenu, Irrati lotura bidezko konexioa bermatu dezakegun aztertuko genuke, eta hau ere ezinezkoa balitz, 4G bidez eskainiko genuke konexioa.
Zein abiadura aukeratuko dut? 300 Mb/s edo 600 Mb/s?
300 edo 600 Mb/s zuntzaren abiadura da, hau da, segundoko zenbat mega igo eta jeisten diren. Eta simetrikoak esan nahi du bai kargak eta baita deskargak ere (artxiboak igo eta jeistea internetetik) abiadura berdina izango duela.
Erabilera arrunt baterako 300 Mb-ko abiadura hartzea aholkatzen dugu. Adibide moduan, bulegoan 6 bat lagun egoten gara aldi berean lanean eta bideokonferentziak ia etengabe erabiltzen, eta 300Mb-ko abiadurarekin nahikoa eta sobera daukagu. Gainera gehiegizko abiadura hartzeak, erabiltzen ez badugu ere, gastu energetikoa eta ondorioz karbono aztarna, hareagotzen ditu.
Abiadura bat aukeratu eta aurrerago beste abiadura jarri nahiko bazenu (300-etik 600-era igo, edota 600-etik 300-era jaitsi), instalakuntza berri bat egin beharko litzateke, horrek suposatzen duen 50 €-ko alta kostuarekin.
50 €-ko alta kostua zertarako da?
Izarkomen eskaintzen ditugun zerbitzuetan ez dugu iraunkortasun edo permanentziarik eskatzen. Interneterako konexio bati alta emateko baina zenbait gastu egoten dira eta horiei aurre egiteko erabiltzen ditugu 50 €-ak, hala nola instalakuntza (teknikari batek joan beharko du zurera), routerraren alokairua, administrazio gastuak…
Zer behar dut telefono finkoa Izarkomekin jartzeko?
Telefonia finkoa VoIp teknologia baliatuz eskaintzen dugu Izarkomen, hau da internet bidez. Hortaz, Interneterako konexioa ezinbestekoa izango da.
Internet konexioa badago, ez da inolako arazorik egongo.
Interneta Izarkomekin jarri nahi baduzu aldiz, HEMEN klik egin.
Aurreko konpainian baja nik eman behar al dut?
Telefono finkoa Izarkomera ekarriko baduzu gu arduratuko gara eramangarritasuna kudeatzeaz.
Linea finkorik ekarriko ez baduzu aldiz instalakuntza berria izango da eta beraz zure esku egongo da aurreko konpainiarekin baja ematea.
Hala eta guztiz ere, finkoa ekarri edo ez, zerbitzua gurekin izandakoan aurreko konpainiarekin hitz egin eta baja ziurtatzea gomendatzen dugu guk, aurrerago sorpresarik ez izateko.
Aurreko konpainiari routerra, telebistaren dekodifikadorea edota beste gailurenbat itzuli behar badiozu, itzulketaren agiri bat eskatzea ere gomendatzen dizugu.
Eskaera egiterakoan telefono finkoaren zenbakia mantentzeko eskatzea ahaztu nuen. Badago hura berreskuratzerik?
Instalakuntzarako prozesua martxan jarri badugu, ez dago atzera bueltarik.
Horregatik, finkoaren eramangarritasuna egin nahi baduzu, ziurtatu zaitez eskaera egiterakoan jakinarazten diguzula.
Routerra non kokatuko dut?
Tamalez ezin dugu wifi seinalea etxe osora ongi iritsiko denik ziurtatu. Etxearen egituraren, materialen eta abarren arabera etxeko zoko guztietara iritsiko da konexioa, edo ez. Gure esku dagoena etxera konexioa iristea da, hau da, routerreraino, baina hortik kanporakoak, aipaturiko arrazoiengatik, ez daude gure esku. Horregatik routerra non jarri nahi duzun ongi pentsatu beharko duzu.
Kokaleku hori ez badago konexioa etxera sartzen den lekutik hurbil edota tartean horma, ate edota bestelako oztoporik badago, teknikariak ez du zertan bidea ireki behar, beraz inor joan aurretik zure esku egongo da “bide horren prestaketa”.
Teknikaria etxera joatean
Teknikariak zure etxetik alde egin aurretik, ziurtatu dena ongi konektatua utzi duela, alde egiten duenetik instalazioa bukatutzat ematen baita eta gero aldaketak egiteak gainkostu bat dakarrelako. Teknikaria joaterako zerbaitekin konforme ez bazaude, jar zaitez gurekin segituan harremanetan (+34) 722116951 telefonora deituta.
Teknikariak zerbait beste egunen batean egingo duela esaten badizu, jarri lehenbailehen gurekin harremanetan.
Instalakuntzarekin zerikusia duen edozein zalantza, galdera edo kezka baduzu dei gaitzazu (+34) 722116951 telefono zenbakira.
Zer bermatzen du Izarkomen instalazioak?
Guk bermatzen duguna konexioa etxeraino iristea da, hau da, routerreraino, baina hortik kanporakoak ez daude gure esku.
Internet konexioarekin zuzenean zerikusirik ez duen arazorik baduzu informatikari, elektrikari… batekin jarri beharko duzu harremanetan.
Zergatik agertzen zait 5G Wifi sarearen izenean ?
5G horrek sarearen frekuentziari egiten dio erreferentzia: 5 GHz.
Router berri gehienek bi wifi sare sortzen dituzte:
- 2,4 GHz
- 5 GHz
5 GHz eta 5G famatuak ez dute zerikusirik. Bata, esan bezala, wifi seinalearen frekuentzia da, eta bestea mugikorren konexiorako teknologia.
5 G-ari buruz hitz egiten dugunean mugikorren konexiorako erabiltzen den teknologiari buruz ari gara:
- 2 G – bigarren generazioa
- 3 G – Hirugarren generazioa
- 4 G – Laugarren generazioa
- 5 G – Bostgarren generazioa
Wifi seinalea ez da etxe osoan ongi zabaltzen.
Tamalez ezin dugu wifi seinalea etxe osora ongi iritsiko denik ziurtatu. Etxearen egituraren, materialen eta abarren arabera etxeko zoko guztietara iritsiko da konexioa, edo ez. Gure esku dagoena etxera konexioa iristea da, hau da, routerreraino, baina hortik kanporakoak, aipaturiko arrazoiengatik, ez daude gure esku.
Wifiaren seinalea luzatu eta iristen dena baina haratago iristeko moduak badaude (PLC aparailuak, seinale luzagailuak…) baina horiek zuen kontu erosi beharko zenituzkete.
Etxeko gela bakoitzean sare hargunerik ez badago, PLC bat erabiltzea da gure gomendioa.
Bi gailu izaten dira. Horietako bat argindarreko entxufe eta routerrera konektatzen da eta bestea wifi seinalea behar duzun lekutik gertuen dagoen entxufera konektatu beharko duzu. Honela sare hargune berri bat lortuko duzu etxean.
Laguntza edo argibide gehiagorik behar baduzu, gu laguntzeko, aholkatzeko prest gaude.
Finkoaren erantzungailua gaitu / desgaitu nahi dut.
Zuntzari lotutako linea finkoaren erantzungailuaren zerbitzua edota dei desbideraketak desgaitu edo gaitzeko honako hurrenkera hauek idatzi zure aparailuan:
- Deiari erantzuten ez zaionean erantzungailua:
- DESGAITZEKO: #63#eta deitzeko botoia sakatu
- GAITZEKO: *63# eta deitzeko botoia sakatu
- Dei batekin zabiltzan bitartean beste dei bat sartzen denean erantzungailua:
- DESGAITZEKO: #64#eta deitzeko botoia sakatu
- GAITZEKO: *64# eta deitzeko botoia sakatu
- Dei desbideraketak
- GAITZEKO: *21*desbideraketazenbakia# eta deitzeko botoia sakatu
- DESGAITZEKO: #21#eta deitzeko botoia sakatu
- Desbideraketaren egoera egiaztatzeko: *#21# eta deitzeko botoia sakatu
Telefono finkoari buruzko galderak
Zer da VoIp edo IP bidezko telefonoa?
VoIp izena ingelesezko Voice Over Internet Protocol-en siglak dira. Oinarrian, ahotsa modu digitalean garraiatzeko sistema da, hau da Interneta erabiltzen duen telefonia sistema. IZARKOMen telefono finkoak IP ahots teknologia darabil, datu konexioa.
Internetik ez badut, jarri dezaket telefono finkoa?
Izarkomek telefono finko zerbitzua VoIP bidez ematen duenez, nahitaezkoa da internet zerbitzua izatea. Ez du Izarkomen internet zerbitzua izan beharrik, beste edozein konpainiarena izan daiteke.
Zer gertatzen da paketeko minutuak amaitzerakoan?
Kontratatutako minutu kopurua gainditzean prezio arruntean kobratuko dira deiak, 0,05 €/min.
Telebista zerbitzuari buruzko galderak
Zer behar dut Begizta telebista plataforma ikusteko?
BEGIZTAren zerbitzura sartzeko, Izarkomeko bazkide izan eta internet konexioa beharko duzu, eta telebista digital edo gailu hauetakoren bat eduki behar da (Izarkomek ez du inolako gailurik eskaini edo saltzen):
- Interneterako sarbidea duen edozein sistema eragile (PC, MAC) duen edozein ordenagailu pertsonal.
- Edozein Androidgailu, telefonoa, tableta, SetTopBox, Android TV edo Smart TV.
- Edozein iOs dispotibo, iPad zein iPhone.
- 2009 ondorengo Samsung SMART TVa.
- LG SMART TV , webOS1.0, webOS2.0, webOS3.0, webOS3.5 edo webOS4.0. sistema eragilearekin.
- Sony, Philips, Panasonic edo AndroidTV sistema eragilea duten beste marka batzuetako SMART TV
- Zure gailuan Perseo aplikazioa instalatuta (Orriaren amaieran dituzu aplikazioa jeisteko bideak)
Zure telebista digitalaren bateragarritasunari buruzko zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan gurekin kaixo@begizta.eus helbidean.
Aurreko operadorarekin online TB nuen. Dekodifikadore horrek baio dit?
Beste operadoreen dekodifikagailuek ez dute BEGIZTA ikusteko balio.
Berez, zure telebistak interneterako konexioa badu, BEGIZTA ikusteko ez duzu inolako dekodifikadore edo aparailurik behar.
Zure telebistak ez badu internetera konektatzeko aukerarik, orduan zure aldetik eskuratu beharko zenuke hori posible egingo duen aparailuren bat.
Begizta telefonia mugikorreko 3G, 4G edo 5G sareetan ikusi daiteke?
Bai. Kalitate handiarekin emititzen dugu, eta Internetera konektatutako edozein gailutan erabil daiteke. Hala ere, kontuan izan behar da datu mugikor bidez ordu erdi telebista ikusiz gero, 250 MB eta 500 MB artean kontsumi ditzakeela. Komeni da kontuan hartzea, konturatu gabe mugikorraren datuen tarifa ez agortzeko. Horregatik, gomendatzen dugu BEGIZTA WiFi sareetarako konexioa duten mugikorretan ikustea.