Urteberria-2027
Urtarrilaren 1a urtats edo urte berriaren hasiera denez, jai eguna dugu Izarkomen.
IZARKOMen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egin nahi dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez jaiegun arrotzak edota erlijioekin edo zapalkuntzekin zerikusia duten egunik ez ospatzea erabaki dugu. Aldiz, Euskal Herri ekologista, feminista, euskaldun eta herritar baten aldeko egunak ospatu edo nabarmendu nahi ditugu. Bide beretik, euskal iruditeri kolektiboan txertatutako eta natura edo bizitza beraren aldaketekin zerikusia duten ospakizunak mantendu eta bultzatu nahi ditugu.

