Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Urteko Lan Egutegia

2022.ko URTEKO LAN EGUTEGIA

(Arreta zerbitzua itxita egongo den egunak)

IZARKOMen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egin nahi dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez jaiegun arrotzak edota erlijioekin edo zapalkuntzekin zerikusia duten egunik ez ospatzea erabaki dugu. Aldiz, Euskal Herri ekologista, feminista, euskaldun eta herritar baten aldeko egunak ospatu edo nabarmendu nahi ditugu. Bide beretik, euskal iruditeri kolektiboan txertatutako eta natura edo bizitza beraren aldaketekin zerikusia duten ospakizunak mantendu eta bultzatu nahi ditugu.

Urtarrilak 1               – Urtats.

Martxoak 8              – Emakume langileen eguna. EHko mugimendu feministaren deialdiaren arabera lan egun edo borroka egun gisa hartuko da.

Martxoak 18             – Parisko komunaren urteurrena. Herri gobernantzak ospatu eta aldarrikatzeko eguna.

Apirilak 14-15-18   – Herrigintzarako egunak. Ezagutu Euskal Herria.

Apirilak 17                   – Aberri Eguna.

Maiatzak 1                  – Langileen nazioarteko eguna.

Ekainak 24                 – Udako solstizioa ospatzeko eguna.

Azaroak 1                    – Gau beltza.

Abenduak 3              – Euskararen eguna.

Abenduak 21            – Neguko solstizioa.

Abenduak 24           – Olentzero gaua.

Abenduak 25           – Eguzkiaren berpiztea.

Abenduak 31            – Urtezahar gaua.

Pin It on Pinterest