
Agian noizbait software pribatua eta software librea terminoak entzun ditugu. Baina, zer da software librea? Nork erabiltzen du? Zergatik interesatu beharko litzaiguke? Software librea, FSF (Free Sofware Fundation) en arabera, ondorengo lau eskubideak bete behar ditu: 1. Helburua edozein dela ere, programa exekutatu ahal izatea; 2. Programa aztertu eta aldatu ahal izatea; 3. Programaren kopiak zabaldu ahal izatea; 4. Programa hobetu, eta hobekuntzak horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.
Lau eskubide hauek betetzen dituen programa oro librea da. Eta teknologiak gure bizitzako esparru gehienetan eragiten duen aro honetan: administrazioan, irakaskuntzan, industrian, zerbitzuetan…Teknologia horrek nolakoa izan behar luken hausnartzeko garaia da. Izarkom eskolaren zazpigarren saio honetan, Iker Garaialdek Software Librea ulertzeko eta erabiltzeko gakoak emango dizkigu.
Hizlaria(k): Iker Garaialde Etxaburu:
Elektronika eta sistema automatizatuen teknikari espezialista; 5 urtez instalakuntza kooperatiba batetako arduradun teknikoa izan eta gero, Izarkomen sortze prozesuko koordinatzailea eta egun Izarkomeko zuzendaria da.
Eskolaren logistika berezia errazteko helburuarekin izena ematea eskertuko genizuke. Modu berean, saioaren aurreko egunetan email bidez gogorarazpena bidaliko genizuke. Doakoa eta hautazkoa da.
Saioek edukiera mugatua dutenez, aforoa gaindituko balitz izena eman dutenei emango zaie lehentasuna.