Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Pantailen eragina haur eta gazteengan

17 abendua @ 19:00 - 19:30

Ikerketen arabera, 10 haurretatik 9k pantaila edo gailuren bat erabili dute beraien bizitzako lehen urtean. Horrek ondorio negatibo izugarriak eragiten ditu haur eta gazteen garapen psikologiko, fisiko eta sozialean. Psikolo eta pediatren elkargoek edo Altxaburua bezalako gurasoen mugimenduek aspalditik ohartarazten ari gaituzte honen inguruan. Hala ere, asko dugu egiteko. Hurrengo saioarekin beste pauso bat eman nahi izan dugu:

Hizlaria(k): Mirene Beriain Rodriguez: Medikuntzan lizentziatua (2004) eta Pediatria Alorrean Espezialista (2009). Lehen Arretan lan egiten du 2010tik. Euskal Herriko Pediatren Elkartean Haur eta Nerabeen eta gailu digitalen inguruko lan taldeko koordinatzailea da.

Gaur egun EHUn tesia egiten hasi berria da pantailen erabilerak haurren osasunean duen eragina aztertzeko helburuarekin.

Hiru semeren ama da eta horrek Altxa Burua mogimentuko partaide izatera bultzatu zuen, hasiera batean ikastetxe eta herri mailan, eta gaur egun, mogimenduaren saretze lanean.

Eskolaren logistika berezia errazteko helburuarekin izena ematea eskertuko genizuke. Modu berean, saioaren aurreko egunetan email bidez gogorarazpena bidaliko genizuke. Doakoa eta hautazkoa da.

Saioek edukiera mugatua dutenez, aforoa gaindituko balitz izena eman dutenei emango zaie lehentasuna.

Xehetasunak

Data:
17 abendua
Ordua:
19:00 - 19:30
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
,

Antolatzailea

Izarkom
E-posta
arreta@izarkom.eus
View Antolatzailea Website

Egoitza

Izarkom Bilbo
Goienkale 14
Bilbo, Bizkaia 48005
+ Google Map
Phone
900 909 777
View Egoitza Website