Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Nortasun digitala eta zibersegurtasuna

26 azaroa @ 19:00 - 19:30

Globalizatua eta hiper-konektatuta dagoen mundu batean herri baten nortasun digitala sortu, saretu eta sendotzea ezinbestekoa da. Hamarkada bat baino gehiago daukan Puntueus fundazioak interneten euskara eta euskal kultura sustatu eta komunitatea kohesionatzea du helburu. Horrez gain, .eus goi mailako domeinuen zibersegurtasunaz ere arduratzen da, egon litezkeen erasoak aztertu eta erabiltzaileen babesa indartuz. Sakonago ezagutuko dugu beraien lana lehen eskutik:

Hizlaria(k): Lorea Arakistain Aizpiri: Kazetaritzan lizentziaduna eta Enpresa Administrazioko Masterra (MBA) egina. Ingurune digitalak sortzen zituen aukerak erakarrita komunikazio estrategikoaren eta marketinaren arloan egin ditu azken 10 urteak Puntueus Fundazioko marketin eta komunikazio zuzendari gisa.

Eskolaren logistika berezia errazteko helburuarekin izena ematea eskertuko genizuke. Modu berean, saioaren aurreko egunetan email bidez gogorarazpena bidaliko genizuke. Doakoa eta hautazkoa da.

Saioek edukiera mugatua dutenez, aforoa gaindituko balitz izena eman dutenei emango zaie lehentasuna.

Xehetasunak

Data:
26 azaroa
Ordua:
19:00 - 19:30
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
,

Antolatzailea

Izarkom
E-posta
arreta@izarkom.eus
View Antolatzailea Website

Egoitza

Izarkom Bilbo
Goienkale 14
Bilbo, Bizkaia 48005
+ Google Map
Phone
900 909 777
View Egoitza Website