Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Nerabeak sakelakoa izate bidean laguntzeko helduentzako gida bat sortzen ari gara

TESTUA ETA ILUSTRAZIOAK: YAIZA ARRIZABALAGA

Artikulu hau BDSKoopen berrien atalean argitaratua izan da 2023ko maiatzaren 16an

Azken 15 urteetan analogikotik digitalerako jauzia eman ostean, modu digitalean heztearen erronka ez da makala. Analogikoan hezten badakigu. Imitazio bidez, haurrari errepidea igarotzen irakatsi diezaiokegu, edo marrazten. Baina gaur egungo etxeetan digitalean hezterako orduan zalantza askoren aurrean aurkitzen gara. Eta natibo digitaltzat dauzkagun haurrei, inolako aurretiazko prestakuntza edo argibide zehatzik gabe, internetera konexioa duen gailu bat uzten diegu eskura. Ondorioz, umezurtz digitalak direla esaten da gailuaren erabilera desegokia egitera daramatzatenak.

Izarkomen gure bazkideen beharrei erantzuten saiatu izan gara beti eta bada azken hilabete hauetan zabaldu den kezka bat. Noiz eta nola eman bihar diegu nerabeei lehen mugikorra? Galdera honek erantzun zuzenik ez badu ere, gure etxeetako ingurune digitala ahalik eta errespetuzkoena, hezitzaileena eta pedaogikoena izan dadin gida bat egitea beharrezko jo dugu. Gida honetan gailu bat eskuratzeko beharrak identifikatu, erabilerari buruzko kontzientzia hartu, horren gainean hausnartu eta azkenik, erabilerari buruzko akordio bat egiteko baliabideak eman nahi ditugu.

GURE GOMENDIOA: 16 URTETIK GORA, ETA AHAL DELA, 18TIK GORA.

Neurologoek diotenez, 16 urtetik aurrera lortzen du gure garunak halako gailu bat egoki erabiltzeko heldutasuna. Adin horretatik aurrera errazagoa izango da erabiltzailea izatea gailua kontrolatuko duena eta ez alderantziz. Izan ere, mugikorretan eta orokorrean internetera konektatzeko erabiltzen ditugun gailuetan instalatuta ditugun aplikazio asko, menpekotasuna sortzeko diseinatuta daude. Scroll infinituak, etengabeko jakinarazpenak…adikzioa sortzen dute, eta ez da kasualitatea, interneteko industria erraldoien helburua horixe baita: bideojokoen industria, ikus-entzunekoen edukiena, sareena eta sare sozialena…, den-denak gure arreta bereganatzeko lehia bizian dabiltza.

Gaur gaurkoz Euskal Herrian batez beste 12-13 urterekin erosten zaie haurrei lehenengo sakelakoa. Baina segapotoa eman aurretik, erabilpen egoki bat egiten irakastea gomendatzen dute adituek. Afera honen inguruko lanketa egiten dabiltza hainbat guraso elkarte, esaterako Tolosako “Altxa-burua” eta Zarauzko “Bidelagun”, bertako Salbatore ikastolako guraso talde baten gidaritzapean. Zarauzko ekimenean diharduen Miren Rosek ere badaki «zirikatzailea» eta “utopikoa” izan daitekeela proposamena, baina eskaintzen dituen hitzaldi eta eskolen bidez helburu argia du: lehen mugikorra izateko adina ahalik eta gehien atzeratzea.

Gure erronka laguntzaile gisa beraz, gazteak, bere nortasun heldua eraikitzeko bidean, mugikorraren erabilera bere beharren arabera eta bizitzako gainerako jarduerekiko (ikastea, lan egitea, harremanak izatea, garatzea eta bizitzako esperientzia guztiak) orekan autoerregulatzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzea izango da. Ildo horretan, gure gidak ondorengo hiru zutabeak ditu oinarri.

BEHARRAK IDENTIFIKATU

Bi dira funtsean: Bata, nerabeak ez duela ondokoa baino gutxiago izan nahi: “Ikasgelako bakarra naiz mugikorrik ez duena”. Lagun eta ikaskideen artean mugikorraren erabilera orokortzen hasten denean bere burua taldetik kanpo soma dezake. Bestetik, segurtasun sentsazioa ematen digu helduoi gure umeak uneoro non dabiltzan jakiteak. Gure beldurrak lasaitzeko dugun grinari erantzuten dio, ez umeak duen behar bati.

Ikuspegi horretatikabiatuta, hauxe da gure proposamena: nerabeari lehen telefonoa ematerakoan, ikusi ea familia edo bizikidetza unitateko kide modura elkarren artean koordinatzeko premia dagoen edo ez.

Irakurri artikulu osoa HEMEN

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Maiatzak 1 langileen eguna

Maiatzak 1 langileen eguna

Langileok pairatzen dugun prekarietate egoera iraultzeko eta bizi eta lan baldintzak duinak aldarrikatzeko kaleetara aterako gara. Izarkomen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez ez dugu jaiegun...

Binakako Txapelketa Nagusiko Finalerdiak ate joka

Binakako Txapelketa Nagusiko Finalerdiak ate joka

Dakizuenez, Ados Pilota, emakumezkoen pilota profesionala sustatzea helburu duen elkartea da, eta horrek, erdiz erdi bat egiten du Izarkomen izaerarekin.  Hori dela eta, lankidetzan jorratu dugu 2023/24 denboraldia eta antolatutako partida eta jaialdiak zuzenean...

Martxoak 18an Parisko komunaren urteurrena ospatuko dugu

Martxoak 18an Parisko komunaren urteurrena ospatuko dugu

Herri gobernantzak ospatu eta aldarrikatzeko egunean urgentziazko arreta eskariak artatuko ditugu soilik. Izarkomen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez ez dugu jaiegun arrotzik zein erlijioekin edo...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin