Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba
Zure routerra zure etxeko sarera sartzeko ate nagusia da, baita sare horretara konektatuta dituzun gailu guztietara sartzekoa ere. Beraz, sare horretara sartzeko gai dena, konexio horren erabilpenaz baliatzeko gai izateaz gain, zure gailu guztietara sartzeko gai izango da, gailu guztien giltza izango duelarik.

Horregatik, zure etxeko WiFi sarearen izena eta pasahitza aldatzea gomendagarria dela iruditzen zaigu. Lehenetsitako konfigurazioa aldatu eta segurtasuna indartu ahal izateko bideogida bat sortu dugu. Bertan modu errazean azalduko dizugu nola aldatu behar dituzun parametro horiek:

Nola aldatu zure WiFi izena eta pasahitza?

Lehenik eta behin azaldu nahi dugu router marka ezberdinak daudela, bakoitzaren parametroak aldatzeko agertuko zaigun interfazea beraz ezberdina izango da. 

Gailuan bertan kontsultatu daiteke zein markakoa den zurea eta ondoren dagokion gida bilatu ezazu. 

Lehenik eta behin ordenagailua piztu eta nabigatzailea ireki.

Nabigatzailean, web orriaren helbidea jartzen dugun lekuan, zenbaki zerrenda hau idatzi:  

192.168.1.1 

Kasu honetan ZTE markako routerra dugunez, ZTEren orria ireki da eta bertan ondorengo erabiltzaile eta pasahitza jarri behar ditugu:  

  • User (hau da, erabiltzailea): 1234 
  • Password (Pasahitza): 1234

Lehen orrialde honetan Routerrari buruzko informazioa daukagu.

WiFi sareek bi frekuentzia dituzte: 2,4 eta 5 GH. 

Askotan bi frekuentzia horiek baturik agertzen dira, smart wifia dela eta. 

  • Zer da Smart Wifi-a?  

2,4 eta 5Ghz tako frekuentziak bakar batean elkartzen dituen sistema da.

Hasiera batean seinalea hobetzeko balio duen arren, egun dagoen wifi seinaleen saturazioa dela eta, bi frekuentzian banatuta izatea gomendatzen dugu guk. Interferentziak ekiditeko asmoz, gailu bakoitza hobekien dagokion sarera konektatu ahal izateko. 

Bi seinaleen bereizketa egin nahi izanez gero atal honetan egingo dugu: 

Ezkerreko menuan agertzen den Network atalean “Smart Wifi” sakatu.

Bi sareak bereizturik nahi baditugu: “enable” desgaitu.

Bi sareak elkartu nahi baditugu aldiz: “enable” gaitu.

Egindako aldaketak gordetzeko behean dagoen  “Submit” (gorde)  botoiari eman.

Ezkerreko menuan Network atala zabaldu eta aurretik aipaturiko bi frekuentziak agertu zaizkigu. Bakoitzak izen eta pasahitz bat izango du.

Izen bakoitza aldatzeko dagokion frekuentziaren SSID Settings atalera joan, izena aldatu eta “submit” (gorde) sakatu.

Pasahitz bakoitza aldatzeko dagokion frekuentziaren Security (edo segurtasun) atalera joan, pasahitza aldatu eta “submit” (gorde) botoiari eman.

Hauek izan dira Wifiaren izena eta pasahitza aldatzeko jarraibideak.

Bideo gida hau lagungarri izatea espero dugu. Edozein zalantza izatekotan jar zaitezte gurekin harremanetan.

Mila esker eta Adi Seinaleari!

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Binakako Txapelketa Nagusiko Finalerdiak ate joka

Binakako Txapelketa Nagusiko Finalerdiak ate joka

Dakizuenez, Ados Pilota, emakumezkoen pilota profesionala sustatzea helburu duen elkartea da, eta horrek, erdiz erdi bat egiten du Izarkomen izaerarekin.  Hori dela eta, lankidetzan jorratu dugu 2023/24 denboraldia eta antolatutako partida eta jaialdiak zuzenean...

Martxoak 18an Parisko komunaren urteurrena ospatuko dugu

Martxoak 18an Parisko komunaren urteurrena ospatuko dugu

Herri gobernantzak ospatu eta aldarrikatzeko egunean urgentziazko arreta eskariak artatuko ditugu soilik. Izarkomen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez ez dugu jaiegun arrotzik zein erlijioekin edo...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin