2026  URTEKO LAN EGUTEGIA

(Arreta zerbitzua itxita egongo den egunak)

IZARKOMen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egin nahi dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez jaiegun arrotzak edota erlijioekin edo zapalkuntzekin zerikusia duten egunik ez ospatzea erabaki dugu. Aldiz, Euskal Herri ekologista, feminista, euskaldun eta herritar baten aldeko egunak ospatu edo nabarmendu nahi ditugu. Bide beretik, euskal iruditeri kolektiboan txertatutako eta natura edo bizitza beraren aldaketekin zerikusia duten ospakizunak mantendu eta bultzatu nahi ditugu.

Urtarrilak 1               – Urtats.

Martxoak 18             – Parisko komunaren urteurrena. Herri gobernantzak ospatu eta aldarrikatzeko eguna.

Apirilak 2, 3, 6        – Herrigintzarako egunak. Ezagutu Euskal Herria.

Maiatzak 1                  – Langileen nazioarteko eguna.

Ekainak 24                 – Udako solstizioa ospatzeko eguna.

Abenduak 3              – Euskararen eguna.

Abenduak 21            – Neguko solstizioa.

Abenduak 24           – Mari Domingi gaua.

Abenduak 25           – Eguzkiaren berpiztea.

Abenduak 31            – Urtezahar gaua.

Zatoz!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Egun hauetan urgentziazko arreta eskariak artatuko ditugu soilik.

Urgentzia duen arazo bat baduzu, beti bezala, 693 922 997 zenbakira SMS bat bidali eta gu jarriko gara zurekin harremanetan.

Gainontzeko arreta bide guztiak itxita egongo dira.