Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Jakingo duzuenez iazko azarotik Bilboko nodoa martxan dago. Denda edo arreta guneaz gain, langileontzako bulegoa eta jarduera anitzeko gunea ere sortu dugu.

Espazio hori Izarkomeko bazkideok zuena egin dezazuen gustatuko litzaiguke, burujabetza eta gizarte-ekonomia eraldatzailearekin lotutako sentsibilizazio jarduerak egin ahal izateko (hitzaldiak, asanbladak, tailerrak, erakusketak,…).

Gunearen erabilera guztiz doakoa da bazkideontzat, egutegia kontsultatu eta 15 egun lehenago erreserbatzea besterik ez duzue egin behar. Horretarako galdetegia bete eta baieztapena jasoko duzue, ondoren, nodoaren erabilpena lagatzeko kontratua sinatu beharko da ere.

Horrez gain, zuen erakundeko eskuorri, kartel edo bestelako materiala ikusgai egoteko txoko bat prestatu dugu, beraz, ekarri eta jarriko ditugu bistan.

Espero dugu Bilboko erdigunean halako espazio bat erabilgarri izatea interesgarri suertatuko zaizuela eta informazio gehiago behar izanez gero hemen kontsultatu edo arreta@izarkom.eus helbidera idatzi.

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Izarkomen Batzar Orokorra 2024

Izarkomen Batzar Orokorra 2024

Eguna ordua eta lekua Datorren ekainaren 1ean, 9:30etan lehen deialdian, 9:40tan bigarrenean eta 9:50tan hirugarrenean Izarkomen Batzar Orokorra egingo dugu Bilboko Nodoan. Bilboko Nodoaren helbidea honako hau da: Goienkale, 14, Ibaiondo, 48005 Bilbo, Bizkaia...

Maiatzak 1 langileen eguna

Maiatzak 1 langileen eguna

Langileok pairatzen dugun prekarietate egoera iraultzeko eta bizi eta lan baldintzak duinak aldarrikatzeko kaleetara aterako gara. Izarkomen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez ez dugu jaiegun...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin