Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Korrikaren 23. edizioa ate joka dugu, euskararen alde egiten den ekimenik handiena eta kuttunenetarikoa hain zuzen ere. Milaka lagunok Euskal Herri osoa zeharkatuko dugu euskararen aldeko kontzientzia suspertzeko eta AEKren alde dirua biltzeko helburuz. 2.000 kilometro korrikan martxoaren 14tik 24ra.

Telekomunikazio burujabetzaren baitan Euskara gure ardatz nagusienetako bat da. Arretatik hasi eta zerbitzu teknikoa burutzen den arte hizkuntza eskubideak bermatze bidean lan egiten dugu. Eta bide horretan, urrats sendoak ematen jarraitzeko Korrikarekin elkarlan hitzarmena erdietsi dugu.

Ekimena ekonomikoki babesteaz gain, korrika kulturalean ere gure aletxoa jarri nahi izan dugu solasaldi bat eta tailer praktiko bat antolatuz gure bulegoak dauzkagun bi hirietan.

Horrez gain, martxoaren 14ean Irunen eta 21ean Bilbon kilometro bana eskuratu ditugu, hala, bazkide guztiak gonbidatu nahi ditugu elkarrekin 23. Korrikan parte hartzera!

Adi euskararen seinaleari!

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Izarkomen Batzar Orokorra 2024

Izarkomen Batzar Orokorra 2024

Eguna ordua eta lekua Datorren ekainaren 1ean, 9:30etan lehen deialdian, 9:40tan bigarrenean eta 9:50tan hirugarrenean Izarkomen Batzar Orokorra egingo dugu Bilboko Nodoan. Bilboko Nodoaren helbidea honako hau da: Goienkale, 14, Ibaiondo, 48005 Bilbo, Bizkaia...

Maiatzak 1 langileen eguna

Maiatzak 1 langileen eguna

Langileok pairatzen dugun prekarietate egoera iraultzeko eta bizi eta lan baldintzak duinak aldarrikatzeko kaleetara aterako gara. Izarkomen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez ez dugu jaiegun...

Binakako Txapelketa Nagusiko Finalerdiak ate joka

Binakako Txapelketa Nagusiko Finalerdiak ate joka

Dakizuenez, Ados Pilota, emakumezkoen pilota profesionala sustatzea helburu duen elkartea da, eta horrek, erdiz erdi bat egiten du Izarkomen izaerarekin.  Hori dela eta, lankidetzan jorratu dugu 2023/24 denboraldia eta antolatutako partida eta jaialdiak zuzenean...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin