Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Azarotik aurrera, Usurbilgo Ugartondo auzoan internetera konektatzeko aukera izango da Izarkomen zuntz bidezko konexioaren bitartez

Azken aste hauetan, 200 etxebizitzatik gorako auzo berri honetan interneterako konexiorik ez zegoela eta, hainbat bazkide jarri dira gurekin harremanetan. Egoera aztertu ostean, eta Euskal Herrian interneterako konexio eskubidea bermatzea helburu dugularik, zuntz bidezko konexio zerbitzua Ugartondo auzoko etxebizitza guztietara eraman ahal izateko lanetan aritu gara.

Gauzak horrela, datorren azarotik aurrera Ugartondoko etxeetan interneterako konexioa eduki nahi duen orok Izarkomen bitartez kontratatzeko aukera izango du. Eta zerbitzua Ugartondora zabalduko badugu ere Usurbilgo etxebizitza gehienetan eskuratu daitezke Izarkomen zuntz zerbitzuak. Horretarako bazkide egin eta zerbitzuak kontratatu besterik ez da egin behar.

Azaroaren 4an eginiko eguneraketa:

Ugartondo auzoko etxebizitza hauetan zuntza jartzeko aukera dago iada:

Arponari Ondo kaleko 1. , 3.  eta 5. zenbakietan.

Pikaola kaleko 2., 4., 6. eta 8. zenbakietan ere bai.

Urrats berri bat Euskal Herrian, Telekomunikazio Burujabetzarantz! Zatoz gurekin!

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Donostiako Antigua auzoan estaldura arazoak

Donostiako Antigua auzoan estaldura arazoak

Abuztu erdialdetik hona, hainbat bazkide gurekin harremanetan jarri dira Donostiako Antigua auzoan zeudelarik estaldura arazoak zituztela adieraziz. Ordutik arazoa nondik etor zitekeen aztertzen ibili gara eta hornitzaileari ere helarazi diogu inzidentzia.  Esan...

Izarkom ZUZENEAN – Hobetzeko asmoz

Izarkom ZUZENEAN – Hobetzeko asmoz

Datorren asteazkenean zuzeneko saio bat egingo dugu. Iker Garaialde eta Amaia Oca proiektuari eta zerbitzuei buruz dituzuen zalantzei erantzun ematera etorriko dira.

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin