Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Duela bi hilabete iritzi bilketa bat egin genuen bazkideon artean, eta zera esan nahi dizuegu: Batetik, eskerrik asko zuen ekarpenengatik, asko eta orotarikoak izan dira. Bestetik, Izarkom hobetzeko moduez galdegin genizuen, eta zuen erantzunen araberako gogoeta ere plazaratu nahi genizueke.

Gauzak horrela, ZUZENEKO saio bat egin dugu:

Amaia Oca eta Iker Garaialderen eskutik proiektuaren eta zerbitzuen gaineko zalantzak eta xehetasunak argitu eta sakondu ditugu bertan:

Izarkomen filosofia, mugikor eta zuntz zerbitzuak, sare libreak, arreta, bazkideen gunea, komunikazioa eta gehiago.

Zuzenean ikusteko aukerarik izan ez baduzu, hemen duzu bigarren aukera!

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin