Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba
Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

“Nola babestu zure bizitza digitala?” II.tailerra

28 azaroa @ 19:00 - 20:30

Gaur egun, gailu teknologikoen erabilera eta interneterako konexioa ezinbesteko bihurtu dira gure egunerokotasunean. Horregatik, funtsezkoa da sarean gure segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak ezagutzea. Gure interes, kontaktu edo nabigazio datuak GAFAM multinazional eta bestelako zelatarientzat XXI. mendeko urrea bilakatu dira, bai eta azpijoko politikorako bazka ere.

Izarkom Eskolaren bederatzigarren saio honetan, Mattin Solis, Talaios eta Teks elkarteko kideak “Nola babestu zure bizitza digitala” tailer praktikoa dinamizatuko du.

Saioak ondorengo helburuak izango ditu:

· Google pribatutasun ezarpenak (eskuratutako datuak eta horiek nola kudeatu).
· Aplikazioa/programa alternatibo batzuk.
· Nola nabigatu modu seguruan (konfiguratu nabigatzailea).

IZEN EMATEA:

Saioa doakoa eta euskaraz izango da. Interesa duenak izena eman dezake presentzialki Bilbora etortzeko (plaza mugatuak) edo online streaming bidez ikusi ahal izateko.

Izen ematea beharrezkoa da, eskolari buruzko informazio osagarria jasotzeko edo eta azken orduko beharrizan edo aldaketak jakinarazi ahal izateko.

PRESENTZIALKI

ONLINE





    Onartzen dut: Datu hauek Izarkom Koop.Elk-aren titularitatea duen fitxategian gordetzea baita pribatutasun politika eta informazio osagarria irakurri dudala ere.




      Onartzen dut: Datu hauek Izarkom Koop.Elk-aren titularitatea duen fitxategian gordetzea baita pribatutasun politika eta informazio osagarria irakurri dudala ere.

      Xehetasunak

      Data:
      28 azaroa
      Ordua:
      19:00 - 20:30
      Kategoria Ekitaldi:

      Antolatzailea

      Izarkom
      Phone
      623424288
      E-posta
      arreta@izarkom.eus
      View Antolatzailea Website

      Egoitza

      Bilboko Nodoa
      Goienkale 14
      Bilbo, Bizkaia 48005 Spain
      + Google Map
      Phone
      623424288
      View Egoitza Website

      Pin It on Pinterest