Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba
Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

“Nola babestu zure bizitza digitala?” I. tailer praktikoa

29 otsaila @ 19:00 - 20:30

Gaur egun, gailu teknologikoen erabilera eta interneterako konexioa ezinbesteko bihurtu dira gure egunerokotasunean. Horregatik, funtsezkoa da sarean gure segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak ezagutzea. Gure interes, kontaktu edo nabigazio datuak GAFAM multinazional eta bestelako zelatarientzat XXI. mendeko urrea bilakatu dira, bai eta azpijoko politikorako bazka ere.

Izarkom Eskolaren bigarren saio honetan, Mattin Solis, Talaios eta Teks elkarteko kideak “Nola babestu zure bizitza digitala” tailer praktikoa dinamizatuko du.

Saioak ondorengo helburuak izango ditu:
· Multinaziolek eskuratzen dituzten datuak ezagutzea.
· Mugikorreko aplikazioen baimenen konfiguraketa aztertzea.
· Wifi-sare konexioen kudeaketa ezagutzea.
· Cookien kudeaketarako extensioak (ublock, privacy badger, lightbeam….) ezagutzea.

Saioa euskaraz izango da eta interesa duenak Izarkomen Bilboko Nodoan presentzialki (plaza mugatuak) edo streaming bidez online jaso ahal izango du.

Bazatoz?

EMAN IZENA!

Xehetasunak

Data:
29 otsaila
Ordua:
19:00 - 20:30
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzailea

Izarkom
Phone
623424288
E-posta
arreta@izarkom.eus
View Antolatzailea Website

Egoitza

Bilboko Nodoa
Goienkale 14
Bilbo, Bizkaia 48005 Spain
+ Google Map
Phone
623424288
View Egoitza Website

Pin It on Pinterest