Izarkomen gure bazkideen beharrei erantzuten saiatu izan gara beti eta bada azken hilabeteetan zabaldu den kezka bat. Noiz eta nola eman behar diegu nerabeei lehen mugikorra? Galdera honek erantzun zuzenik ez badu ere, gure etxeetako ingurune digitala ahalik eta errespetuzkoena, hezitzaileena eta pedaogikoena izan dadin gida bat egitea beharrezko jo dugu. Gida honetan gailu bat eskuratzeko beharrak identifikatu, erabilerari buruzko kontzientzia hartu, horren gainean hausnartu eta azkenik, erabilerari buruzko akordio bat egiteko baliabideak eman nahi ditugu.
Izarkom Eskolaren lehenengo saio honetan, Urtzi Ugaldek Nerabeek mugikorra izate bidean laguntzeko helduentzako gida aurkezteaz gain, Iñigo Martinez (Irakaslea), Lurdes Imaz (EHIGE) edo Unai Aberasturi (Datuak Babesteko Euskal Agintaritza) bezalako gonbidatu bereziekin mugikorren auziaren inguruko hainbat gai jorratu ahal izango ditugu.
Interesa duzuenok, saio hau Izarkomen Bilboko Nodoan presentzialki (plaza mugatuak) edo streaming bidez online jaso ahal izango duzue (lotura 24ean bertan bidaliko diegu aukera hau lehenetsi dutenei). Lehenengo hau gainera dohakoa izango da baina beharrezkoa izango da izen ematea.
Bazatoz?