“Nola babestu zure bizitza digitala?” I. tailer praktikoa

Bilboko Nodoa Goienkale 14,Bilbo,Bizkaia,Spain

Gaur egun, gailu teknologikoen erabilera eta interneterako konexioa ezinbesteko bihurtu dira gure egunerokotasunean. Horregatik, funtsezkoa da sarean gure segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak ezagutzea. Gure interes, kontaktu edo nabigazio datuak GAFAM multinazional eta bestelako zelatarientzat XXI. mendeko urrea bilakatu dira, bai eta azpijoko politikorako bazka ere. Izarkom Eskolaren bigarren saio honetan, Mattin Solis, […]

“Euskararen ingurune digitala” solasaldia

Bilboko Nodoa Goienkale 14,Bilbo,Bizkaia,Spain

Zein da Euskararen presentzia mundu digitalean? Zergatik egon behar du Euskarak mundu digitalean? Izarkom Eskolatik gure ekarpena egin nahi izan dugu martxoko eskola Korrika Kulturalaren agendan kokatuz eta Euskararen gaia mundu digitalean uztartzeko ahalegina egingo dugu. Hala, Izarkom Eskolaren hirugarren saio honetan,"Euskararen ingurune digitala" aztertuko dugu aditu ezberdinekin egingo dugun solasaldian: Iñigo Arandia (Pantailak euskaraz), […]

“Ongi etorri euskal fedibertsora!”

Bilboko Nodoa Goienkale 14,Bilbo,Bizkaia,Spain

Fedibertsoa, instantzia edo webgune multzo bat da, modu federatuan eta irekian edukiak partekatzen dituzte. Fedibertsoa terminoa "federazio" eta "unibertso" hitzen baturatik dator. Edonola, webguneok independenteak izan arren, webgune bateko erabiltzaileek beste webgune bateko erabiltzaileekin edo haiek argitaratutako edukiekin eragiketak burutu ditzakete: jarraitu, mezua bidali, iruzkindu... Hori guztia posible da, protokolo estandar berdinak erabiltzen dituztelako webguneek, […]

“Arrakala: Mugikorraren oinarrizko erabilera I. tailerra”

Bilboko Nodoa Goienkale 14,Bilbo,Bizkaia,Spain

Zertaz ari gara arrakala digitalaz ari garenean? Bizitza digitalerako sarbidearen deskonexio partzial edo erabatekoaz ari gara. Deskonexio horren ondorioa da teknologietarako eta Interneterako, eta ondorioz oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea duten eta ez duten pertsonen artean sortzen den urruntzea. Interneten hedapenarekin eta garapenarekin mundu digitalean bizi gara. Iraultza teknologikoak eremu pribatua gainditu du, eta aurrerapen teknologikoak eremu […]

“Adimen artifizialaren argi-ilunak”

Bilboko Nodoa Goienkale 14,Bilbo,Bizkaia,Spain

Ez dago ukatzerik adimen artifizialaren gaia puri-purian dagoela. Azken urte parean teknologia hauek aurrerapen izugarria izan dute eta emaitza gero eta harrigarriagoak ematen dituzten tresna eta zerbitzuak ia egunero ari dira agertzen. Adimen artifizial sortzailea deritzon olatu honek testuzko azalpen hutsekin testuak, irudiak, musika edota bideoak sortu edo eraldatzen ditu. Eta lehenago ere, azken bospasei […]

“Operadore handien gehiegikeriak eta sare libreak”

Bilboko Nodoa Goienkale 14,Bilbo,Bizkaia,Spain

Telekomunikazioa bestelako giza-eskubideak bermatzeko funtsezko bitarteko bilakatu den honetan (bai osasungintzan, bai hezkuntzan, bai telelanean, bai administrazioarekiko parte-hartzean guztiz beharrezko bilakatu baitira) komunikatzeko eskubidea oinarrizko giza-eskubide gisa ulertu behar da. Hortaz, gure errepideak edota ur-sareak multinazional pribatu handien esku uztea onartzen ez badugu, zergatik onartu behar dugu gauza bera gure errepide digitalekin? Teknologian eta telekomunikazioen […]

“Nola babestu zure bizitza digitala?” II.tailerra

Bilboko Nodoa Goienkale 14,Bilbo,Bizkaia,Spain

Gaur egun, gailu teknologikoen erabilera eta interneterako konexioa ezinbesteko bihurtu dira gure egunerokotasunean. Horregatik, funtsezkoa da sarean gure segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak ezagutzea. Gure interes, kontaktu edo nabigazio datuak GAFAM multinazional eta bestelako zelatarientzat XXI. mendeko urrea bilakatu dira, bai eta azpijoko politikorako bazka ere. Izarkom Eskolaren bederatzigarren saio honetan, Mattin Solis, […]