Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba
Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

“Arrakala: Mugikorraren oinarrizko erabilera I. tailerra”

30 maiatza @ 19:00 - 20:30

Zertaz ari gara arrakala digitalaz ari garenean? Bizitza digitalerako sarbidearen deskonexio partzial edo erabatekoaz ari gara. Deskonexio horren ondorioa da teknologietarako eta Interneterako, eta ondorioz oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea duten eta ez duten pertsonen artean sortzen den urruntzea.

Interneten hedapenarekin eta garapenarekin mundu digitalean bizi gara. Iraultza teknologikoak eremu pribatua gainditu du, eta aurrerapen teknologikoak eremu publikoetan ere ezarri dira: administrazioan, hezkuntzan, osasunean, oinarrizko zerbitzuetan, etab.

Zoritxarrez baina, Interneterako sarbidea ez da unibertsala, eta horrek gizarte-bazterketako baztertze bide berri bat eragin  du, arrakala digitala deiturikoa. Pitzadura horrek, hainbat alderditan eragiten du: ezagutzan, herritarren parte-hartzean, hezkuntzan, lan-aukeretan, etab.

Aitzitik, konektatzeko modua izanik ere, arrakala digitala ez da desagertzen. Arazoa hori baino sakonagoa da, izan ere, pertsona guztiok konpetentzia digitalak ez ditugu,  ez gara iaioak, edo erabilerari loturiko zailtasunak sortzen zaizkigu.

Izarkom Eskolaren bosgarren saio honetan, Eider Imaz Izarkom lantaldeko kideak mugikorraren oinarrizko erabilerarako gakoak emango dizkigu. Eskola baino egun pare bat lehenago inkesta bat pasako zaie izen eman dutenei, zalantza nagusiak zein diren identifikatu eta ondorengo saioan hauen gaineko lanketa burutu ahal izateko. Saio praktikoa izango denez, hartzaileei smartphone-a ekartzea gomendatzen diegu.

IZEN EMATEA:

Saioa euskaraz izango da eta mokadutxo bat jateko aukera izango da amaieran. Interesa duenak izena eman dezake presentzialki Bilbora etortzeko (plaza mugatuak) edo online streaming bidez ikusi ahal izateko.

Izen ematea beharrezkoa da, eskolari buruzko informazio osagarria jasotzeko edo eta azken orduko beharrizan edo aldaketak jakinarazi ahal izateko.

PRESENTZIALKI

ONLINE





    Onartzen dut: Datu hauek Izarkom Koop.Elk-aren titularitatea duen fitxategian gordetzea baita pribatutasun politika eta informazio osagarria irakurri dudala ere.




      Onartzen dut: Datu hauek Izarkom Koop.Elk-aren titularitatea duen fitxategian gordetzea baita pribatutasun politika eta informazio osagarria irakurri dudala ere.

      Xehetasunak

      Data:
      30 maiatza
      Ordua:
      19:00 - 20:30
      Kategoria Ekitaldi:

      Antolatzailea

      Izarkom
      Phone
      623424288
      E-posta
      arreta@izarkom.eus
      View Antolatzailea Website

      Egoitza

      Bilboko Nodoa
      Goienkale 14
      Bilbo, Bizkaia 48005 Spain
      + Google Map
      Phone
      623424288
      View Egoitza Website

      Pin It on Pinterest