Data
Ordua
Animadeba
Antolatzailea
Non:
Animadeba
Animadeba, Nazioarteko Animaziozko Zinemaldiak, Debako Udalak hasieratik bultzatua, babesa irabazi du urtez urte, eta ezinbesteko hitzordua bihurtu da animazioaren panoraman Euskal Herrian. Animadeba ikusleen, zinemagileen, industriako profesionalen eta artisten arteko topagunea da.
Programazioaren barruan, publiko guztiarentzako animaziozko filmak (film luzeak eta laburrak) nabarmentzen dira. Atal hauek osatzen dute: Animadeba LAB, Work in Progress, Case Study (kasu-azterketak), aurkezpenak, solasaldiak, tailerrak eta musika-emanaldiak. Gainera, aurten Animadeba OFF, pantaila irekia sortu dugu, Zinemaldiaren egun ofizialetatik kanpo Debatik kanpo egiten diren saio edo jardunaldiei izena emateko.
Izarkom-ek babestutako ekimena da.
