Herrigintza egunak

Herrigintza egunak

Izarkomen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez ez dugu jaiegun arrotzik zein erlijioekin edo zapalkuntzekin zerikusia dutenik ospatzen. Aldiz, Euskal Herri ekologista, feminista, antiarrazista, euskaldun eta herritar baten aldeko egunak ospatu edo nabarmendu nahi ditugu.

Jai egun hauek  Euskal Herria ezagutzeko egunak izendatu ditugu Izarkomen. Asteburu luze hau eskaintzen diogu geure buruari, motxilan ikasteko gogoa sartu eta Eskiulatik Berangora eta Ablitasetik Gixunera ibiltzeko.

Data

ARRETA

Urgentziazko arreta eskariak artatuko ditugu soilik. Larrialdi bat izanez gero, bidali SMS bat 693922997 telefonora (deiak ez dira hartuko) eta gu jarriko gara zurekin harremanetan.

Mesedez, SMSa bidaltzerakoan adierazi zure izen-abizenak (bazkidearenak), bestela ez baitakigu nork idatzi duen.

Kontutan izan, larrialdiko telefonoaren beste aldean, lan orduz kanpo artatuko zaituen langile bat dagoela, beraz, jai egun edo desordutan SMSa bidali aurretik, zuk zeuk hausnartu benetan larrialdia den edo ez.