Bilboko bulegoko Arreta Teknikaria – Lan eskaintza
LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA ETA BALDINTZAK
LANPOSTUA
Bilboko bulegoko arreta teknikaria
ESKAINITAKO POSTU KOPURUA
Bat
FUNTZIOAK
- Egungo Izarkomeko arreta teknikariekin elkarlanean, Izarkomeko bazkide edo bazkidegaien informazio eskaera edo zalantzei erantzuna ematea.
- Bezero berriak informatu, altak kudeatu eta salmenta ondorengo harremana mantentzea. Arreta presetziala, telefono edo email bidez izango da.
- Honekin batera, Bilboko bulegoko gainontzeko jarduera komertzialean laguntzea.
MAILA
Administrari laguntzailea
GAINBEGIRALEA
Bilboko bulegoko dinamizatzailea eta Zuzendaritza
KOKALEKUA
Bilbo
PROBALDIA
6 Hilabete (Gehienez)
KONTRATU MOTA
Behin behineko bazkidea
PROBALDIAREN ONDOREN
Behin betiko bazkidetza
LAN JARDUNALDIA
Egunean 4 orduko lanaldi jarraitua (10.00etatik 14.00ak bitartean)
SOLDATA
Kooperatibako lan-baldintzen arabera, urteko 10.869,39 €.ko lansari gordina.
LAN BALDINTZAK
Barne-araudiaren arabera
LANPOSTUAREN ZEHAZTAPENAK
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
Jakintza arlo hauek baloratuko dira:
- Bezero arretara bideratutako ezagutza
- Ofimatika edo bulego kudeaketa
ESPERIENTZIA
Ondorengo esperientzia baloratuko da:
- Talde lanean aritu izana.
- Arreta komertzialean lan egin izana.
- Bulegoen kudeaketan aritu izana.
- Ekonomia Sozial Eraldatzaileko proiektuetan parte hartu izana.
HIZKUNTZEN EZAGUTZA
EUSKARA Ahoz zein idatziz menperatzea (Ezinbestekoa).
GAZTELERA eta FRANTSESA Ahoz zein idatziz menperatzea baloratuko da.
TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUTZA
Aplikazio edo programa zehatzen ezagutza baino, ordenagailuarekin aritzeko trebetasuna da baloratuko dena.
BESTE EZAUGARRI BATZUK
Honako arlo hauetan ezagutza hobetsiko da:
Ekonomia soziala, burujabetza teknologikoa eta herri proiektuen sozializazioa.
KONPETENTZIAK
- Ekimena.
- Proiektu eta prozesuen gestiorako gaitasuna.
- Talde lanean aritzeko gaitasuna.
- Lanerako autonomia.
- Zailtasunen aurrean ebazpenerako gaitasuna.
Bidali zuen CV edota aurkezpen euskarria helbide honetara: admin@izarkom.eus eta adierazi “Lan deialdia – Bilboko bulegorako Arreta Teknikaria” kontzeptuan. Bidaltzeko epea: Maiatzak 21 (barne) arte.