Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Ohiko Batzar Orokorra 2023

Batzarrean izena emateko:

 

 

Batzarrera sartzeko:

 

  • Batzarrean telematikoki parte hartzeko inprimakia bidalia baduzu, e-postaz jasoa izan beharko zenuke Batzargelarako lotura, bestela bete inprimakia maiatzaren 4.ko 20.00ak baino lehen.
  • Batzargelako sarrerako orrian egonik, zure izen eta abizenak idatzi eta “batu” botoiari eman (garrantzitsua da batzarrera joateko eskaera egin duen bazkidearen Izen-abizenak jartzea, bestela ez da Batzargelara sartzeko eskaera onartuko)
  • Batzargelara sartzean parte-hartzaile guztien kamara eta mikrofonoak itzalita egongo dira automatikoki. Hitza eskatzen duen kideari emango zaio kamara eta mikroa erabiltzeko aukera, eta hitza dagokionean soilik.

 

Bozkatzeko:

 

  • Izarkomen Demokratian bozketa-sistemaren bidez bozkatzeko aukera izateko, ezinbestekoa da maiatzaren 4.ko 20.00ak bitartean izena emateko inprimakia betea izatea.
  • Ondoren, batzarrean telematikoki parte hartzeko zure eskaera jaso eta onartu denaren e-posta mezu bat jasotzen duzunean, IZARKOM BOZKA PLATAFORMAra jo eta “Erregistratu edo nere pasahitza berreskuratu” botoian klik eginez bozka plataforman sartzeko erabiltzaile-izena eta pasahitza eskuratzeko argibideak adieraziko zaizkizu (kasu, zure parte-hartzeko eskaera onartu denaren e-posta mezua jaso arte ez dizu erregistratzeko aukerarik emango).

 

Bideokonferentziako Batzargelara sartzeko edo Bozkatzeko plataformarekin edozein arazo edo zalantza izanez gero, deituguzu 633 451 739 telefonora edo idatzi batzarra@izarkom.eus helbidera.

BOZKATZEKO EPEA, GAIEN AZALPENA BUKATZEN DEN MOMENTUTIK 14.00ak ARTE IZANGO DA.

Pin It on Pinterest