Irungo bulegorako
Arreta eta Zerbitzu Kudeatzailea
Lan eskaintza
LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA ETA BALDINTZAK
LANPOSTUA
Irungo bulegorako arreta eta zerbitzuen kudeatzailea
ESKAINITAKO POSTU KOPURUA
Bat
FUNTZIOAK
Arreta eta Zerbitzu Kudeaketa Arloetako lanak txandakatuz:
- Bazkideen arretaren kudeaketa (eposta bidez, telefonoz edota bulegoan aurrez aurrekoan).
- Bazkidegai berriei zerbitzu nahiz kooperatibaren informazioa ematea.
- Zerbitzuen aktibazio, baja, tarifa aldaketa eta matxuren kudeaketa administratiboa.
MAILA
Administrari laguntzailea
GAINBEGIRALEA
Arloetako arduradunak eta Zuzendaritza
KOKALEKUA
Irun (Gipuzkoa)
PROBALDIA
6 Hilabete.
KONTRATU MOTA
Iraupen jakineko bazkide langilea (urtebetez)
LEHENENGO URTEAREN ONDOREN
Izaera mugagabeko bazkide langilea
LAN JARDUNALDIA
Egunean 8 orduko lanaldia.
LANSARIA
Kooperatibako lan-baldintzen arabera, urteko 23.624,64 €.ko lansari gordina.
LAN BALDINTZAK
Barne-araudiaren arabera
LANPOSTUAREN ZEHAZTAPENAK
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
Jakintza arlo hauek baloratuko dira:
- Bezero arretara bideratutako ezagutza
- Ofimatika edo bulego kudeaketa
ESPERIENTZIA
Ondorengo esperientzia baloratuko da:
- Talde lanean aritu izana.
- Arreta komertzialean lan egin izana.
- Bulegoen kudeaketan aritu izana.
- Ekonomia Sozial Eraldatzaileko proiektuetan parte hartu izana.
HIZKUNTZEN EZAGUTZA
EUSKARA Ahoz zein idatziz menperatzea (Ezinbestekoa).
GAZTELERA eta FRANTSESA Ahoz zein idatziz menperatzea baloratuko da.
TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUTZA
Aplikazio edo programa zehatzen ezagutza baino, ordenagailuarekin aritzeko trebetasuna da baloratuko dena.
BESTE EZAUGARRI BATZUK
Honako arlo hauetan ezagutza hobetsiko da:
Ekonomia soziala, burujabetza teknologikoa eta herri proiektuen sozializazioa.
KONPETENTZIAK
- Ekimena.
- Proiektu eta prozesuen gestiorako gaitasuna.
- Talde lanean aritzeko gaitasuna.
- Lanerako autonomia.
- Zailtasunen aurrean ebazpenerako gaitasuna.
Bidali zuen CV edota aurkezpen euskarria helbide honetara: admin@izarkom.eus eta adierazi “Lan deialdia – Arreta etZerbitzuen Kudeatzailea” kontzeptuan. Bidaltzeko epea: Irailak 18 (berau barne) arte.
