Iruñeko bulegorako

Arreta eta Komertzializazio Kudeatzailea

 

Lan eskaintza

LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA ETA BALDINTZAK

LANPOSTUA

Iruñeko bulegorako arreta eta komertzializazio kudeatzailea

ESKAINITAKO POSTU KOPURUA

Bat

FUNTZIOAK

Arreta eta Komertzializazio Arloetako lanak txandakatuz:

  • Bazkideenganako arretaren kudeaketa (eposta bidez, telefonoz edota modu presentzialean) eta zerbitzuen salmenta ondorengo harremana mantentzea.
  • Bazkidegai berriei zerbitzu nahiz kooperatibaren informazioa ematea.
  • Zerbitzuen altak, bajak, nahiz tarifa aldaketen kudeaketa.

 

MAILA

Administrari laguntzailea

GAINBEGIRALEA

Arloetako arduradunak eta Zuzendaritza

KOKALEKUA

Iruñea

PROBALDIA

6 Hilabete.

KONTRATU MOTA

Iraupen jakineko bazkide langilea (urtebetez)

LEHENENGO URTEAREN ONDOREN

Izaera mugagabeko bazkide langilea

LAN JARDUNALDIA

Egunean 8 orduko lanaldia.

LANSARIA

Kooperatibako lan-baldintzen arabera, urteko 22.503,68 €.ko lansari gordina.

LAN BALDINTZAK

Barne-araudiaren arabera

LANPOSTUAREN ZEHAZTAPENAK

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

Jakintza arlo hauek baloratuko dira:

  • Bezero arretara bideratutako ezagutza
  • Ofimatika edo bulego kudeaketa

ESPERIENTZIA

Ondorengo esperientzia baloratuko da:

  • Talde lanean aritu izana.
  • Arreta komertzialean lan egin izana.
  • Bulegoen kudeaketan aritu izana.
  • Ekonomia Sozial Eraldatzaileko proiektuetan parte hartu izana.

HIZKUNTZEN EZAGUTZA

EUSKARA Ahoz zein idatziz menperatzea (Ezinbestekoa).

GAZTELERA eta FRANTSESA Ahoz zein idatziz menperatzea baloratuko da.

TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUTZA

Aplikazio edo programa zehatzen ezagutza baino, ordenagailuarekin aritzeko trebetasuna da baloratuko dena.

BESTE EZAUGARRI BATZUK

Honako arlo hauetan ezagutza hobetsiko da:

Ekonomia soziala, burujabetza teknologikoa eta herri proiektuen sozializazioa.

KONPETENTZIAK

  • Ekimena.
  • Proiektu eta prozesuen gestiorako gaitasuna.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.
  • Lanerako autonomia.
  • Zailtasunen aurrean ebazpenerako gaitasuna.

Bidali zuen CV edota aurkezpen euskarria helbide honetara: admin@izarkom.eus eta adierazi “Lan deialdia – Arreta eta Komertzializazio Kudeatzailea” kontzeptuan. Bidaltzeko epea: Urriak 14 (barne) arte.