Irungo eta Bilboko bulegoetarako
Arreta eta Komertzializazio Teknikariak
Lan eskaintza
LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA ETA BALDINTZAK
LANPOSTUA
Irungo eta Bilboko bulegoetarako arreta eta komertzializazio teknikariak
ESKAINITAKO POSTU KOPURUA
Bi
FUNTZIOAK
Arreta eta Komertzializazio Arloetako lanak txandakatuz:
- Bazkideenganako arretaren kudeaketa (eposta bidez, telefonoz edota modu presentzialean) eta zerbitzuen salmenta ondorengo harremana mantentzea.
- Bazkidegai berriei zerbitzu nahiz kooperatibaren informazioa ematea.
- Zerbitzuen altak, bajak, nahiz tarifa aldaketen kudeaketa.
MAILA
Administrari laguntzailea
GAINBEGIRALEA
Arloetako arduradunak eta Zuzendaritza
KOKALEKUA
Irun eta Bilbo
PROBALDIA
6 Hilabete.
KONTRATU MOTA
Iraupen jakineko bazkide langilea (urtebetez)
LEHENENGO URTEAREN ONDOREN
Izaera mugagabeko bazkide langilea
LAN JARDUNALDIA
Egunean 8 orduko lanaldia.
SOLDATA
Kooperatibako lan-baldintzen arabera, urteko 22.503,68 €.ko lansari gordina.
LAN BALDINTZAK
Barne-araudiaren arabera
LANPOSTUAREN ZEHAZTAPENAK
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
Jakintza arlo hauek baloratuko dira:
- Bezero arretara bideratutako ezagutza
- Ofimatika edo bulego kudeaketa
ESPERIENTZIA
Ondorengo esperientzia baloratuko da:
- Talde lanean aritu izana.
- Arreta komertzialean lan egin izana.
- Bulegoen kudeaketan aritu izana.
- Ekonomia Sozial Eraldatzaileko proiektuetan parte hartu izana.
HIZKUNTZEN EZAGUTZA
EUSKARA Ahoz zein idatziz menperatzea (Ezinbestekoa).
GAZTELERA eta FRANTSESA Ahoz zein idatziz menperatzea baloratuko da.
TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUTZA
Aplikazio edo programa zehatzen ezagutza baino, ordenagailuarekin aritzeko trebetasuna da baloratuko dena.
BESTE EZAUGARRI BATZUK
Honako arlo hauetan ezagutza hobetsiko da:
Ekonomia soziala, burujabetza teknologikoa eta herri proiektuen sozializazioa.
KONPETENTZIAK
- Ekimena.
- Proiektu eta prozesuen gestiorako gaitasuna.
- Talde lanean aritzeko gaitasuna.
- Lanerako autonomia.
- Zailtasunen aurrean ebazpenerako gaitasuna.
Bidali zuen CV edota aurkezpen euskarria helbide honetara: admin@izarkom.eus eta adierazi “Lan deialdia – Arreta eta Komertzializazio Teknikaria” kontzeptuan. Bidaltzeko epea: Ekainak 25 (barne) arte.