Jarri zaitez gurekin harremanean

COVID19ak sortu duen egoeraren harira:
Jakitun gara #ArrakalaDigitala gure auzoetan ere gertatzen dela eta online klaseak jarraitzeko baliabide nahikorik ez duten ikasleak egon daitezkeela Irakaslea bazara eta horrelako kasurik ezagutzen baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Gure txikitasunetik, gure proposmena hau litzateke:

  • Internetera konektatzeko arazoak izan ditzaketeen ikasle kopurua zehaztu.

  • Izarkomek, pakete bakarrean, ikasle bakoitzeko SIM bat bidaliko luke ikastetxera (honek gastua izugarri murriztuko luke). Egun batean bidali eta hurrengo lan egun goizean jaso.

  • SIM horietako bakoitzak 17 Gb inguru izango lituzke, hilero.

  • Deiak ezingo dira egin.

  • Guk zerbitzu horrengatik kobratu dezakegun preziorik baxuena da 11,00€ hilabeteko, SIM edo linea bakoitzarengatik (BEZ barne).

    • Alta emandako unetik aurrera kobratzen dugunez, martxoko kuota 2,00-3,00€ inguru litzateke linea bakoitzarengatik. Apirilean, gehienez 11,00€ eta lehentxeago amaitu eta SIMei baja ematen bazaie, gutxiago ordainduko litzateke.

  • Etxe gehienetan dago smartphone bat moden funtzioa egiteko erabili dezakeguna.

  • Smartphonean gure SIM txartela sartu, bertatik interneta elkarbanatu eta zuhurtziaz eta modu ordenatu batean etxeko ekipoak bertara konektatzea.

Izarkom kooperatiba bat da eta egoera normalean, bertako bazkideei bakarrik eskaintzen die zerbitzua, baina egoera honen ez-ohikotasuna ikusita,ez litzateke bazkidetzarik egin beharko. Izarkom izango litzateke linea horien titularra eta horrela, hau guztia pasatzerakoan, linea horiei baja emateko errazagoa litzateke guretzako.

Eskaera egiteko behar ditugun datuak:

  • Zenbat txartel behar dituzuen.

  • Nora bidali behar ditugun (Gu ikasteteetara bidaltzen ari gara, baina txartelak eskuz jaso behar direnez, bertan norbait izatea eskatzen dugu. Bestela, beste helbide bat eman)

  • Txartelak jasotzeaz arduratuko den pertsonaren izena eta telefonoa (Banatzaileak kontaktuan jarri beharko balu)

  • Eskolaren izen ofiziala edo osoa.

Nahi baduzu, planteatu ezazu ikastetxean eta ados bazaudete, ahalik eta azkarren mugituko dugu dena.