Izarkom Plana (5GB) eskuratu nahi duzu?
Modu honetara, Google bezalako multinazionalen aurrean alternatiba etikoago bat eskaini eta burujabetza digitalerako bidea erraztu nahi dizugu. Izan ere, teknologia eta komunikazio zerbitzu propioak garatu eta komunitateari balio erantsia ematea da gure xedea. Azken urratsa ordea, zure esku dago.
Zure bazkide-zenbakia eta posta kontua sartuta, promozio-kode bat emango dizugu. Kode hori automatikoki itsatsiko da ni.eus saioa hasi edo erregistratzerakoan, eta 5 GBeko doako plana aktibatuko zaizu. Gainera, mezu bat bidaliko dizugu informazio guztiarekin, aurrerago sartu ahal izateko.
Promozio kodea:
oraindik ez da jaso
* Zerbitzua bera eta zure esperientzia hobetzeko asmoz, datuak modu anonimoan partekatuko dira Iametzarekin (NI.EUSeko kudeatzaileak).
Ni.eus kontuaren lehen urratsak, migrazioak, posta plikazioak edo mugikorrean konfiguratzeko informazio gehiago behar izanez gero, gidak atalera jo dezakezu. Bestela gurekin harremanetan jarri eta zure zalantzak argitzen ahaleginduko gara. Gutuna zure inguruan zabaldu nahi baduzu, hemen deskargatu dezakezu.
