Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Faxismoaren gorakada eta borroka digitala

27 maiatza @ 19:00 - 19:30

Ultraeskuina mugarik gabe zabaltzen ari den honetan, eraso sexista, arrazista, xenofobo,… ugari aurki ditzakegu sare sozial digitaletan. Euskal Herria ere ez da logika honen kanpo geratzen. Baina bada lubakiaren beste aldean dagoen borroka bat, anitza, zabala, koloretsua, irudimez betea. Ezkerretik eta feminismotik egiten ari den lana hurbilagotik ezagutuko dugu bi emakume gazte aktibista hauen eskutik:

Hizlaria(k): Maider Galardi F. Agirre:
Ikerlari eta kazetari feminista. Soziologia ikasi zuen EHUn eta Ikasketa Feministen Doktore Programan doktoretza egin ostean, unibertsitatean ari da egun lanean. Horren aurretik, Berria egunkarian jardun zen. Bi eremuetan batik bat euskal gatazka eta indarkeria matxista izan ditu langai. Hainbat hedabidetan ere kolaboratzen du gaurkotasun gaien analista moduan.

Hizlaria(k): Maialen Arteaga Gonzalez:
Kazetaritza gradua eta Subiranotasuna Europako Herrietan masterra ikasita EHUn. Berrian kazetari lanetan aritua, eta hedabideetan tertulietako kolaboratzaile bezala. Gazte antolakundean eta feminismoan hasi zuen ibilbide militantea. Egun, Sortun Komunikazioaren ardurarekin.

Eskolaren logistika berezia errazteko helburuarekin izena ematea eskertuko genizuke. Modu berean, saioaren aurreko egunetan email bidez gogorarazpena bidaliko genizuke. Doakoa eta hautazkoa da.

Saioek edukiera mugatua dutenez, aforoa gaindituko balitz izena eman dutenei emango zaie lehentasuna.

Xehetasunak

Data:
27 maiatza
Ordua:
19:00 - 19:30
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
, ,

Antolatzailea

Izarkom
E-posta
arreta@izarkom.eus
View Antolatzailea Website

Egoitza

Izarkom Bilbo
Goienkale 14
Bilbo, Bizkaia 48005
+ Google Map
Phone
900 909 777
View Egoitza Website