Zuntz zerbitzuari buruzko galderak

ZUNTZ INSTALAZIOA EGIN AURRETIK KONTUTAN IZAN BEHARREKOAK:

Nire etxean / enpresan zuntza jarri daiteke?

Interneta eskaini dezakegun jakiteko lehenengo gauza lekuan lekuko estaldura aztertzea da. Horretarako mesedez bidal iezaguzu helbide zehatza (herria, posta kodea, kalea, portala, pisua, atea… informazio guztia) arreta@izarkom.eus helbidera eta aztertuko ditugu aukerak.

Zein abiadura aukeratuko dut? 300 Mb/s edo 600 Mb/s?

300 edo 600 Mb/s zuntzaren abiadura da, hau da, segundoko zenbat mega igo eta jeisten diren. Eta simetrikoak esan nahi du bai kargak eta baita deskargak ere (artxiboak igo eta jeistea internetetik) abiadura berdina izango duela.

Erabilera arrunt baterako  300 Mb-ko abiadura hartzea aholkatzen dugu. Adibide moduan, bulegoan 6 bat lagun egoten gara aldi berean lanean eta bideokonferentziak ia etengabe erabiltzen, eta 300Mb-ko abiadurarekin nahikoa eta sobera daukagu. Gainera gehiegizko abiadura hartzeak, erabiltzen ez badugu ere, gastu energetikoa eta ondorioz karbono aztarna, hareagotzen ditu.

Abiadura bat aukeratu eta aurrerago beste abiadura jarri nahiko bazenu (300-etik 600-era igo, edota 600-etik 300-era jaitsi), instalakuntza berri bat egin beharko litzateke, horrek suposatzen duen 50 €-ko alta kostuarekin.

Ba al duzue internet + mugikor eskaintzarik?

Oraingoz ez daukagu halakorik, zerbitzu bakoitza independenteki kontratatu beharra dago beraz.

50 €-ko alta kostua zertarako da?

Izarkomen eskaintzen ditugun zerbitzuetan ez dugu iraunkortasun edo permanentziarik eskatzen. Interneterako konexio bati alta emateko baina zenbait gastu egoten dira eta horiei aurre egiteko erabiltzen ditugu 50 €-ak, hala nola instalakuntza (teknikari batek joan beharko du zurera), routerraren alokairua, administrazio gastuak…

Zer behar dut telefono finkoa Izarkomekin jartzeko?

Telefonia finkoa VoIp teknologia baliatuz eskaintzen dugu Izarkomen, hau da internet bidez. Hortaz, Interneterako konexioa ezinbestekoa izango da.
Internet konexioa badago, ez da inolako arazorik egongo.
Interneta Izarkomekin jarri nahi baduzu aldiz, HEMEN klik egin.

Aurreko konpainian baja nik eman behar al dut?

Telefono finkoa Izarkomera ekarriko baduzu gu arduratuko gara eramangarritasuna kudeatzeaz.

Linea finkorik ekarriko ez baduzu aldiz instalakuntza berria izango da eta beraz zure esku egongo da aurreko konpainiarekin baja ematea.

Hala eta guztiz ere, finkoa ekarri edo ez, zerbitzua gurekin izandakoan aurreko konpainiarekin hitz egin eta baja ziurtatzea gomendatzen dugu guk, aurrerago sorpresarik ez izateko.

Aurreko konpainiari routerra, telebistaren dekodifikadorea edota beste gailurenbat itzuli behar badiozu, itzulketaren agiri bat eskatzea ere gomendatzen dizugu.

Eskaera egiterakoan telefono finkoaren zenbakia mantentzeko eskatzea ahaztu nuen. Badago hura berreskuratzerik?

Instalakuntzarako prozesua martxan jarri badugu, ez dago atzera bueltarik.

Horregatik, finkoaren eramangarritasuna egin nahi baduzu, ziurtatu zaitez eskaera egiterakoan jakinarazten diguzula.

Routerra non kokatuko dut?

Tamalez ezin dugu wifi seinalea etxe osora ongi iritsiko denik ziurtatu. Etxearen egituraren, materialen eta abarren arabera etxeko zoko guztietara iritsiko da konexioa, edo ez. Gure esku dagoena etxera konexioa iristea da, hau da, routerreraino, baina hortik kanporakoak, aipaturiko arrazoiengatik, ez daude gure esku. Horregatik routerra non jarri nahi duzun ongi pentsatu beharko duzu.

Kokaleku hori ez badago konexioa etxera sartzen den lekutik hurbil edota tartean horma, ate edota bestelako oztoporik badago, teknikariak ez du zertan bidea ireki behar, beraz inor joan aurretik zure esku egongo da “bide horren prestaketa”.

ZERBITZUA INSTALATZEKO UNEAN KONTUTAN IZAN BEHARREKOAK:

Teknikaria etxera joatean

Teknikariak zure etxetik alde egin aurretik, ziurtatu dena ongi konektatua utzi duela, alde egiten duenetik instalazioa bukatutzat ematen baita eta gero aldaketak egiteak gainkostu bat dakarrelako. Teknikaria joaterako zerbaitekin konforme ez bazaude, jar zaitez gurekin segituan harremanetan (+34) 722116951 telefonora deituta.

Teknikariak zerbait beste egunen batean egingo duela esaten badizu, jarri lehenbailehen gurekin harremanetan.

Instalakuntzarekin zerikusia duen edozein zalantza, galdera edo kezka baduzu dei gaitzazu (+34) 722116951 telefono zenbakira.

ZERBITZUA INSTALATU ONDOREN KONTUTAN IZAN BEHARREKOAK:

Zer bermatzen du Izarkomen instalazioak?

Guk bermatzen duguna konexioa etxeraino iristea da, hau da, routerreraino, baina hortik kanporakoak ez daude gure esku.

Internet konexioarekin zuzenean zerikusirik ez duen arazorik baduzu informatikari, elektrikari… batekin jarri beharko duzu harremanetan.

Zergatik agertzen zait 5G Wifi sarearen izenean ?

5G horrek sarearen frekuentziari egiten dio erreferentzia: 5 GHz.
Router berri gehienek bi wifi sare sortzen dituzte:

  • 2,4 GHz
  • 5 GHz

5 GHz eta 5G famatuak ez dute zerikusirik. Bata, esan bezala, wifi seinalearen frekuentzia da, eta bestea mugikorren konexiorako teknologia.
5 G-ari buruz hitz egiten dugunean mugikorren konexiorako erabiltzen den teknologiari buruz ari gara:

  • 2 G – bigarren generazioa
  • 3 G – Hirugarren generazioa
  • 4 G – Laugarren generazioa
  • 5 G – Bostgarren generazioa

Wifi seinalea ez da etxe osoan ongi zabaltzen.

Tamalez ezin dugu wifi seinalea etxe osora ongi iritsiko denik ziurtatu. Etxearen egituraren, materialen eta abarren arabera etxeko zoko guztietara iritsiko da konexioa, edo ez. Gure esku dagoena etxera konexioa iristea da, hau da, routerreraino, baina hortik kanporakoak, aipaturiko arrazoiengatik, ez daude gure esku.

Wifiaren seinalea luzatu eta iristen dena baina haratago iristeko moduak badaude (PLC aparailuak, seinale luzagailuak…) baina horiek zuen kontu erosi beharko zenituzkete.
Etxeko gela bakoitzean sare hargunerik ez badago, PLC bat erabiltzea da gure gomendioa.

Bi gailu izaten dira. Horietako bat argindarreko entxufe eta routerrera konektatzen da eta bestea wifi seinalea behar duzun lekutik gertuen dagoen entxufera konektatu beharko duzu. Honela sare hargune berri bat lortuko duzu etxean.

Laguntza edo argibide gehiagorik behar baduzu, gu laguntzeko, aholkatzeko prest gaude.

Finkoaren erantzungailua gaitu / desgaitu nahi dut.

Zuntzari lotutako linea finkoaren erantzungailuaren zerbitzua edota dei desbideraketak desgaitu edo gaitzeko honako hurrenkera hauek idatzi zure aparailuan:

  • Deiari erantzuten ez zaionean erantzungailua:
    • DESGAITZEKO: #63#eta deitzeko botoia sakatu
    • GAITZEKO: *63# eta deitzeko botoia sakatu
  • Dei batekin zabiltzan bitartean beste dei bat sartzen denean erantzungailua:
    • DESGAITZEKO: #64#eta deitzeko botoia sakatu
    • GAITZEKO: *64# eta deitzeko botoia sakatu
  • Dei desbideraketak
    • GAITZEKO: *21*desbideraketazenbakia# eta deitzeko botoia sakatu
    • DESGAITZEKO: #21#eta deitzeko botoia sakatu
  • Desbideraketaren egoera egiaztatzeko: *#21# eta deitzeko botoia sakatu

Zuntz bidezko Interneta

Itzuli kontratazio orrialdera

Pin It on Pinterest