Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Arlo teknikorako lan eskaintza

LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA ETA BALDINTZAK

LANPOSTUA

Telekomunikazio sareetako teknikaria

ESKAINITAKO LANPOSTU KOPURUA

Bat

FUNTZIOAK

  • Telekomunikazio azpiegituren instalakuntza.
  • Irrati-lotura bidezko telekomunikazio sareen muntaia eta kudeaketa.
  • VoIp zentralita birtualen instalakuntza eta konfigurazioa.
  • Zerbitzarien kudeaketa eta administrazioa.

MAILA

Telekomunikazio sareetako teknikaria

GAINBEGIRALEA

Arlo teknikoaren arduraduna

KOKALEKUA

Irun

PROBALDIA

6 Hilabete (Gehienez)

KONTRATU MOTA

Behin behineko bazkidea

PROBALDIAREN ONDOREN

Behin betiko bazkidetza prozesua

LAN JARDUNALDIA

Egunean 8 ordu – Urtean 1696 ordu

LAN SARIA

Izarkom Kooperatibako lan-baldintzen araberakoa: 1.444,44 € / hilabetean (14 ordainketa). Sari Gordina.

LAN BALDINTZAK

Barne-araudian zehaztutakoak

LANPOSTUAREN ZEHAZTAPENAK

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

  • Telekomunikazio sistemen instalatzaile teknikari espezialista.
  • IKTetako teknikari espezialista zerbitzarien adminstrazio eta kudeaketan.

ESPERIENTZIA

  • Talde lanean aritu izana.
  • Telekomunikazio sareen instalazioan.
  • Ekonomia Sozialean parte hartu izana.

HIZKUNTZEN EZAGUERA

EUSKARA Ahoz zein idatziz menperatzea (ezinbestekoa).

GAZTELERA eta FRANTSESA Ahoz zein idatziz menperatzea baloratuko da.

INFORMATIKA ARLOKO EZAGUTZA

Ez da programa zehatzen ezaguerarik eskatzen, baina aplikazio informatikoak orokorrean erabiltzeko trebezia baloratuko da.

BESTE EZAUGARRI BATZUK

Honako arlo hauetan ezagutza hobetsiko da:

Ekonomia soziala, burujabetza teknologikoa eta herri proiektuen sozializazioa.

KONPETENTZIAK

  • Iniziatiba.
  • Proiektu eta prozesuen kudeaketarako gaitasuna.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.
  • Lanerako autonomia.
  • Zailtasunen aurrean ebazpenerako gaitasuna.

Bidali zuen CV edota aurkezpen euskarria helbide honetara: admin@izarkom.eus eta adierazi “lan deialdia – Telekomunikazio teknikaria” kontzeptua. Bidaltzeko epea: 2021eko abenduaren 24a arte (egun hau barne).

EUSKARAZ DAUDEN CURRICULUM VITAE-AK ONARTUKO DIRA SOILIK

Pin It on Pinterest