EREINDAJAN
Helbidea
Joan XXIII plaza
20570 Bergara
Hurbilekoak eta sozialki justuak diren kontsumo-ereduak garatu eta indartzeko proiektua da Ereindajan. Irabazi asmorik gabeko egitasmoa gara eta nekazal eredu agroekologikoa bultzatzen dihardugu.
Proiektua lau oinarriren gainean ari gara eraikitzen:
BERTAKOA | Kontsumo eredu arduratsua praktikara eramanez, tokiko garapena bultzatzen dugu. Bailarako ekoizleak eta kalitatezko produktuak dira gure oinarria.
OSASUNGARRIA | Agroekologia ipar, gure gorputzak eta lurrak zaintzen ditugu. Gehigarririk gabeko eta sasoian sasoiko produktuekin egiten dugu lan.
JUSTUA | Ereindajaneko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harremana justua da. Prezioak justuak dira ekoizleentzat, eta arrazoizkoak kontsumitzaileentzat.
KOOPERATIBOA | Proiektua kolektiboa da: erabiltzaileon artean pentsatu, eraiki eta erabakitzen dugu. Ekoizleek, kontsumitzaileek eta langileek hartzen dugu parte.
Oinarri hauek garatu eta praktikara eramateko, bertako elikagaien topagunea kudeatzen dugu Bergaran.