Lege Oharra eta pribatutasun politika

1. Sarrera:

Web honen sarbidea edozein erabiltzaileren aldetik egindako araudi honetako termino, baldintza, komunikazio, ohar eta beste gainontzeko legezko oharren aurretiko irakurketa eta onarpenera baldintzatuta dago. Sarbideak eta ondorengo erabilerak, erabiltzailearen edukiaren osotasunarekiko onespen berariazkoa, osoa eta erreserbarik gabekoa dakar.

Erabiltzailea hemengo nabigaziorako baldintza orokorren edukiarekin ados ez balego, webgune honetatik irten beharko litzateke, bertan eskaintzen diren zerbitzuetara sartu edo eta hauek erabili gabe. Halaber, modu berariazkoan eta salbuespenik gabe onartzen du, webgune honetara sartzearen eta honen erabileraren eta bertan eskainitako zerbitzuen eta zerbitzuen edukien erabileraren erantzule bakarra dela. Webgune honen sarbideak doako izaera du eta bertan nabigatzeak ez du aurretiko harpidetzarik edo erregistrorik behar.

Beste webguneetara loturak, mastodon.jalgi.eus edo Puntueus Fundazioa-rena adibidez, erabiltzaileak orri horiei eman diezaieketen erabilerara, orrialde hauen erabilera baldintza orokorretara, orrialde bakoitzak ezarritako baldintza orokorretara eta behin-behineko baldintza espezifikoetara atxikituta daude.

Baimendutakoaz kanpoko beste edozein erabilera espresuki debekatuta dago.

IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA-k alde bateko eran eta edozein unetan alda dezake, bere webgunearen konfigurazioa, bere zerbitzu baldintzak eta edukia ere. Horrez gain, webgunea bera ezabatu, mugatu edo eten dezake behin-behineko edo betirako.

2. Webgune honen jabearen nortasuna:
Webgune honen erantzulearen datu identifikagarriak hauek dira:

IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA
Pilar Kalea 5, behea
20304 Irun
Gipuzkoa

F-75177535
info@izarkom.eus

Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Liburuan inskribatua, 2685 Orriaren 1go idazpenean.

3. Zerbitzu-emailearen eskubide eta betebeharrak:

3.1.- Zerbitzuaren hornitzaile gisa, IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuak aurrera eramatea, erabiltzailearekin burutu daitezken komunikazioen pribatasuna modu eraginkorrean bermatzera eta noizbehinka sor daitezken kexei erantzuna ematera behartuta dago.

3.2.- Zerbitzuen mantentze, konponketa, gaurkotze edo hobekuntza lanak burutu behar izanez gero, IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA-k honen sarbidea behin-behingoz eta aurre-abisurik gabe eteteko eskubidea du eta zerbitzuak eman edo hauek gehiago ez eskaintzeko eskubide erreserba ere, ahal izanez gero erabiltzaileari jakinarazten saiatuko delarik.

3.3.- Erabiltzaileek webgune honen bitartez hornitzen zaizkien zerbitzuez edo/eta datuez edo/eta informazioaz egiten duten erabilera beraien kontu eta arriskupean egingo dira.

3.4.- IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA-k du webgune honen jabetza intelektualaren eskubideen titulartasuna.

4. Erabiltzailearen eskubide eta betebeharrak:

4.1.- Edozein momentutan, erabiltzaileak wegune honen zerbitzuen legezko erabilpena egin behar du, indarrean dauden legeen arabera, IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA-ren jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz.

Zentzu honetan, erabiltzaileak web honen bidez burutzen dituen jarduerak legera, moralera, ordena publikora eta ohitura zintzoetara egokituko direla bermatzen du eta inola ere ez dela Kooperatibaren izen on eta irudi komertzialarentzako iraingarriak izango.

4.2.- Erabiltzaileak ez du burutuko IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA-k bere eskura jartzen dituen zerbitzuen bidez webgunearen edukiaren kalte edo aldaketarik eragingo duen, ez eta bere jarduera oztopatuko duen ekintzarik, inolako arazo teknikorik sortu gabe, birus informatikoak eraman ditzaken elementurik transferitu gabe edo web honetan kalte egin, nahastu, osoki edo zati batez oztopatu, ez eta beste erabiltzaileen posta elektronikoan bitartekatu edo aldatuz.

4.3.- Sartutako datuen egiatasuna erabiltzailearen erantzukizun erabatekoa da, hau dela eta, datu okerrak edo ezegokiak emanez gero, IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA-k erabiltzaileari webgune honetara sartzeko debeku eskubidea gordetzen du.

5. Bermeen salbuespena eta webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduarekiko erantzunkizuna:

5.1.- Edozein kasutan, IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA-k bere ahalegin handienak egingo ditu WEB honen erabilgarritasun iraunkorra lortzearren.

5.2.- IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA–k erabiltzaileen eskuetan jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasun sistemak hirugarrenei datu hauetara sarrera eragozteko. IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA-k datu pertsonalen segurtasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko beharrezko diren segurtasun tekniko eta antolakuntza neurri guztiak ezarri ditu.
Zentzu honetan, IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEAIZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA- k ezagutza hau gertatuz gero sor daitezken kalte-galerekiko erantzukizun oro salbuesten du.

5.3.- IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA-k arlo honetan segurtasuna bermatzeko neurri egoki guztiak ezarriak dituen arren, ez du bermatzen birusak ez eta webgune hau osatzen duten beste edozein elementu, erabiltzailearen sistema informatikoan edo bere dokumentu elektronikoetan eta bere sistema informatikoan gordetako fitxategietan aldaketa sor dezaketenik (software eta hardware) ez dagoenik.
IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA-k ez du bere gain hartzen edukietan ager daitezken eta sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan etb. aldaketak sor ditzaketen birusek sor dezaketen izate oroko kalte-galeren erantzunkizunik.

5.4.- Erabiltzaileek web-gune honi ematen dieten erabilera ez dago IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA-ren kontrolpean. Bereziki, elkarte honek ez du bermatzen erabiltzaileek webgune hau baldintza orokorrak jarraituz erabiliko dutenik eta, bere kasuan, aplikagarri izan daitezken baldintza bereziak jarraituz, ez eta modu arduratsu eta zuhurrean egingo dutenik ere.

6. Jabetza intelektuala:

Webgune honen edukiari dagozkion eskubide guztiak IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA-renak dira.

IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA-ren diseinu, irudi, mapa, grafiko, marka, errotulu, zeinu bereizgarri edo logotipoak, IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA-ren titulartasuna dute, hauek legez esklusiboki ustiatzeko eskubide guztiak dituelarik.

Erabiltzailea webgune honetan nabigatzean ager daitezken beste elkarte batzuen logotipo edo zeinu bereizgarriak elkarte bakoitzarenak dira eta hauek legez esklusiboki ustiatzeko eskubideak dituzte, webgune honetan, bere kasuan, gehituak izan daitezen espresuki baimenduz.

Webgune honetara sartzen den erabiltzaileak ezin du lortutako informazioaren ondorioz lehen aipaturiko elementurik kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, ugaldu, argitaratu, utzi, saldu edo produktu edo zerbitzu berriak sortu.

7. Izaera pertsonaleko datuen babesa:

IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA-k bermatzen du Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DBLO), 15/1999 Lege Organikoaren garapenerako Arautegia (DBLOA) onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan eta informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuen alorreko legerian ezarritakoa beteko dela.

Webguneko erabiltzaile bati izaera pertsonaleko datuak eskatzen zaizkion guztian gutxienez tratamendua egingo duen arduradunaren nortasuna, datuak zertarako erabiliko diren eta izango dituen eskubideen berri emango beharko zaio horietako kasu bakoitzean.

Erabiltzaileak hirugarren pertsonen izaera pertsonaleko datuak emango balitu, emandako datuen berri eman beharko die hirugarrengo horiei, datuak dituen fitxategi bat badagoela azaldu eta zertarako erabiliko den esan, eskubideak erabiltzeko aukera duela adierazi, eta tratamenduaren eta fitxategiaren arduraduna IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA dela esan.

Datu hauek eskuratzea, zuzentzea eta baliogabetzea eska dezake interesa duen edonork edo horiek erabiltzearen aurka agertu ondoko helbidera idatziz: IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA, Maillutz Industrialdea 18, 20240 Ordizia (Gipuzkoa) edo e-posta elektroniko bat helbide elektroniko bidaliz: admin@izarkom.eus. Eskaera egiterako garaian bere NAN dokumentua aurkeztu beharko du honen titularra dela bermatuz.

8. Webguneko estekak:

Webgune honek IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA-k kudeatzen ez dituen beste atari edo webguneetako loturak izanez gero, elkarte honek adierazten du ez duela inolako kontrolik aipatutako atariengan, eta ez duela erantzunkizunik bertako edukiarekiko.

9. Klausulen baliogabetasuna eta indargabetasuna:

Webgune honen erabilera eta nabigazioko baldintza orokor hauen klausularen bat osoki edo zatika baliogabe edo indargabe adieraziko balitz, xedapen horri edo baliogabe edo indargabe adierazitako bere zati horri soilik eragingo lioke beste gainontzekoan iraunez, baldintza orokorren gainerakoa eta xedapen hori edo honen eragindako zatia ez jarritzat ulertuko da, baldin eta baldintza orokor hauentzat funtsezkoak izaki, modu osoan eraginak beharko luketelarik.

10. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa:

Erabilera eta nabigazio baldintza orokor hauek bai eta erabiltzailearen eta IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA-ren arteko harreman oro Espainiar Legeriak aztertuko ditu.

Baldintza orokor hauen izate edo edukiaren edo erabiltzailearen eta IZARKOM KOOPERATIBA ELKARTEA-ren arteko harremanen ondorioz sortutako edozein auzirako, bi aldeak, egokitzen zaien beste edozein foruri espresuki uko eginez, Donostiako(Gipuzkoa) Auzitegi eta Epaitegien jurisdikzio eta eskumen erabatekoaren menpe egongo dira.

 

Pin It on Pinterest