Administrazio eta Kontabilitate Arlorako lan eskaintza
LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA
LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA
Kontabilitate eta finantza teknikaria
ESKAINITAKO POSTU KOPURUA
Bat
ZEREGINAK
- Fakturazioa.
- Fakturen, kobraketen eta ordainketen kudeaketa.
- Kontabilitate fiskala eta kontabilitate analitikoa.
- Lan-kudeaketa (nominak, gizarte-segurantza…)
LANPOSTUAREN ZEHAZTAPENAK
MAILA
Administraria
KOKALEKUA
Irun
KONTRATU MOTA
- Lehenengo urtean: Epealdi mugatuko bazkide langilea.
- Bigarren urtetik aurrera: Bazkide langile mugagabea.
LAN JARDUNALDIA
Astean 20 ordu – Urtean 848 ordu
LAN-SARIA
Izarkom Kooperatibako lan-baldintzen arabera, urtean 10.869,39 €-ko lan-sari gordin (14 ordainketan banatua)
LAN BALDINTZAK
Barne-araudiaren arabera
PRESTAKUNTZA ETA EZAGUTZAK
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
Hurrengo gaiei lotutako lanbide heziketako goi mailako titulazioa edo unibertsitateko gradua izatea:
- Administrazio eta finantza edo Enpresen administrazioan.
ESKARMENTUA
Ondorengo esperientzia baloratuko da:
- Antzeko lanetan aritu izana.
- Ekonomia Sozialeko ekimenetan parte hartu izana.
HIZKUNTZEN EZAGUTZA
EUSKARA: Ahoz zein idatziz menperatzea ezinbestekoa da.
GAZTELERA eta FRANTSESA: Ahoz zein idatziz menperatzea baloratuko da.
TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUTZA
- Kontabilitaterako programen erabilerari buruzkoa
- Fakturaziorako programen erabilerari buruzkoa
- Ofimatikako programen erabilerari buruzkoa
- Ogasun eta Gizarte Segurantzako plataformen erabilerari buruzkoa
BESTELAKO JAKINTZAK:
Honako arlo hauetan ezagutza eta prestakuntza aintzat hartuko dira:
- Ekonomia sozial eraldatzailea, burujabetza teknologikoa eta herri proiektuen sozializazioa.
- Berdintasuna.
GAITASUN PERTSONALAK
BEREZKO GAITASUNAK
- Berezko ekimena izatea.
- Proiektu eta prozesuen kudeaketarako gaitasuna.
- Talde lanean aritzeko gaitasuna.
- Lanerako autonomia.
- Zailtasunen aurrean ebazpenerako gaitasuna.
ESKAINTZEN DUGU
- Hazten dabilen herri proiektu bateko kide izatea.
- Lan giro ona.
- Ordutegi malgutasuna.
Bidali zuen CV edota aurkezpen euskarria helbide honetara: admin@izarkom.eus eta adierazi “lan deialdia – Kontabilitate eta finantza teknikaria” kontzeptua. Bidaltzeko epea: 2025eko martxoaren 7a arte (egun hau barne).
KASU! EUSKARAZ DAUDEN CURRICULUM VITAE-AK ONARTUKO DIRA SOILIK!