Komunikazio Arlorako lan eskaintza
LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA
LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA
Komunikazio teknikaria
ESKAINITAKO POSTU KOPURUA
Bat
ZEREGINAK
- Edukien idazketa eta zuzenketa.
- Ideiagintza.
- Prentsa oharren idazketa eta hedabideekin harremana.
- Sare sozialetako estrategien lanketa eta edukiak sortzea.
- Komunikazio estrategiak sortu eta garatzea.
- Ikus-entzunezko proiektuak prestatu eta garatzea.
- Tokian tokiko proiektuen komunikazio estrategien prestatzea eta garatzea.
LANPOSTUAREN ZEHAZTAPENAK
MAILA
Komunikazio teknikaria
KOKALEKUA
Irun
KONTRATU MOTA
- Lehenengo urtean: Epealdi mugatuko bazkide langilea.
- Bigarren urtetik aurrera: Bazkide langile mugagabea.
LAN JARDUNALDIA
Astean 20 ordu – Urtean 848 ordu
LAN-SARIA
Izarkom Kooperatibako lan-baldintzen arabera, urtean 10.869,39 €-ko lan-sari gordin (14 ordainketan banatua)
LAN BALDINTZAK
Barne-araudiaren arabera
PRESTAKUNTZA ETA EZAGUTZAK
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
Hurrengo gaiei lotutako lanbide heziketako goi mailako titulazioa edo unibertsitateko gradua izatea:
- Marketing eta publizitatea, komunikazioa, ikus-entzunezkoa edo diseinu grafikoa.
ESKARMENTUA
Ondorengo esperientzia baloratuko da:
- Antzeko lanetan aritu izana.
- Ekonomia Sozialeko ekimenetan parte hartu izana.
HIZKUNTZEN EZAGUTZA
EUSKARA: EGA edo baliokidea izatea ezinbestekoa da.
GAZTELERA eta FRANTSESA: Ahoz zein idatziz menperatzea baloratuko da.
TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUTZA
- Edukien kudeaketarako WordPress sistemaren ezagutza bereziki baloratuko da.
- Ikus-entzunezkoetan ohikoak diren tresnen erabileraren inguruko ezagutza kontutan izango da.
- Sare Sozialak kudeatzeko aplikazioen ezagutza.
BESTELAKO JAKINTZAK:
Honako arlo hauetan ezagutza eta prestakuntza aintzat hartuko dira:
- Ekonomia sozial eraldatzailea, burujabetza teknologikoa eta herri proiektuen sozializazioa.
- Berdintasuna.
GAITASUN PERTSONALAK
BEREZKO GAITASUNAK
- Berezko ekimena izatea.
- Proiektu eta prozesuen kudeaketarako gaitasuna.
- Talde lanean aritzeko gaitasuna.
- Lanerako autonomia.
- Zailtasunen aurrean ebazpenerako gaitasuna.
ESKAINTZEN DUGU
- Hazten dabilen herri proiektu bateko kide izatea.
- Lan giro ona
- Ordutegi malgutasuna
- Bulegoko lana eta telelana uztartzeko aukera.
Bidali zuen CV edota aurkezpen euskarria helbide honetara: admin@izarkom.eus eta adierazi “lan deialdia – Komunikazio teknikaria” kontzeptua. Bidaltzeko epea: 2022eko maiatzaren 31 arte (egun hau barne).
KASU! EUSKARAZ DAUDEN CURRICULUM VITAE-AK ONARTUKO DIRA SOILIK!