Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Bideo tutorial honetan faktura bat nola irakurri ikusiko dugu. Faktura batean agertzen diren elementuak ikusi eta zer begiratu behar dugun argi edukitzeko.

Faktura bost eremutan zatitu eta banan bana azalduko ditugu. Lehenengo eremua norberaren datuei buruzkoa da. Bigarrenean kontratatutako zerbitzuak zehazten dira. Hirugarrenean dei eta datu kontsumoak kontsulta ditzakegu. Laugarrenean zenbateko guztiak, eta bosgarrenean fakturaren xehetasunak ikusiko ditugu.

Zerri erreparatu faktura batean?

Interesgarria iruditzen zaigu, hirugarren atalean, kontsumo datuei begirada bat botatzea. Atal honetan linea bakoitzak duen datu kontsumoa begiratzea gomendatzen dugu. 

Eredu bezala erabili dugun adibidean, 10 Gigako tarifa duen linea bat daukagu kontratatuta, eta ikus daiteke, bere kontsumoa ez dela 2gigara ere iristen

Kasu honetan, gure gomendioa tarifa txikiago batera aldatzea izango litzateke, karbono aztarna gutxitzeaz gain gure poltsikoak ere eskertuko digulako.

 

Zergatik izan dugu gainkostua deietan?

Bostgarren eremuan, edo xehetasunetan, llinea bakoitzaren deiak kontsultatuko ditugu.

Faktura eredu honetako lineetako batean 4 euroko gainkostua ikusi dugu kontsumoen atalean eta linea hau arakatuz, roamingean egindako deiak, telefono finko batera eginikoak eta mugikor arruntera egindako deiak zero eurotan daude.

Aldiz, nazioarteko dei bat, telefono zenbaki berezi batera egindako dei bat eta azkenik SMS bat dauzkagu. Azken hiru hauek kostu bat daukate, eta hor ikus dezakegu nondik datorren 4euroko aipaturiko gainkostua.

Bideo gida hau lagungarri izan zaizuelakoan, besterik gabe, edozein zalantza izatekotan jar zaitezte gurekin harremanetan.

Mila esker eta Adi Seinaleari!

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Non da euskara mundu digitalean?

Non da euskara mundu digitalean?

Telekomunikazio burujabetzaren baitan Euskara gure ardatz nagusienetako bat da. Arretatik hasi eta zerbitzu teknikoa burutzen den arte hizkuntza eskubideak bermatze bidean lan egiten dugu. Eta bide horretan, urrats sendoak ematen jarraitzeko korrika kulturalean ere...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin