Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Joan den astean sinatutako lankidetza kordioaren arabera, Izarkomek Ados Pilotak antolatutako partida eta jaialdiak zuzenean ikusi ahal izateko azpiegitura bermatuko du hemendik aurrera.

Ados Pilota Elkartea, emakume pilotarien lehen elkarte profesionala da eta kluba bi adarretan egituratzen da:

1. Formazioa: pilotan hasi nahi duten neskato eta emakume guztiek izango dute tokia. Beren maila eta adinaren araberako prestakuntza eta lehiaketa eskainiz. Gaur egun 30 neska txiki dituzte.

2. Profesionalizazioa: prestakuntza, teknifikazioa, lehiaketa eta kontratuak dituzten pilotari profesionalen plantilla, 13 pilotariz osatua.

2023/2024 denboraldiko lehen neurketa Latasan egin dute larunbat honetan 4G bidezko konexioekin.

Orotara, 58 jardunaldi izango dira eta guztiak Ados Pilotaren youtubeko kanalean zuzenean ikusi ahal izango dira. Baita partiduen grabaketak jokatu ostean ere.

Finalerdiak apirilaren zazpian eta hamairuan jokatuko dira Iruñean eta Biarritzen, eta final handia apirilaren 21ean izango da Antzuolan.

Izarkomeko Bazkideentzako sarrerak

Lankidetza itun honek Izarkomen bazkideak ere kontuan hartu dituelarik partida bakoitzeko 5 sarrera eskuratu ahal izango dituzue.

Sarrerak lortzeko bidali mezua arreta@izarkom.eus-era sarrera kopurua eta partida eguna eta lekua zehaztuz.

Egutegia eta partidak:

Hemen duzue partida egutegia eta pasatako partida bakoitzaren gainean klik eginda, zuzeneko emisioa ikusteko aukera:

ABENDUA:

16 Latasa
23 Zerain
26 Etxabarri
29 Sopuerta
30 Bera

URTARRILA:
OTSAILA:
8 Aizarnazabal
9 Lazkao
10 Oiartzun
16 Eulate
17 Aretxabaleta
22 Otxandio
23 Tafalla
24 Azkoitia
APIRILA:
7 Iruña finalerdiak
13 Biarritz finalerdiak
21 Finala Antzuola
There are no upcoming events at this time.

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Non da euskara mundu digitalean?

Non da euskara mundu digitalean?

Telekomunikazio burujabetzaren baitan Euskara gure ardatz nagusienetako bat da. Arretatik hasi eta zerbitzu teknikoa burutzen den arte hizkuntza eskubideak bermatze bidean lan egiten dugu. Eta bide horretan, urrats sendoak ematen jarraitzeko korrika kulturalean ere...

Izarkomek 23.Korrikarekin bat egingo du

Izarkomek 23.Korrikarekin bat egingo du

Korrikaren 23. edizioa ate joka dugu, euskararen alde egiten den ekimenik handiena eta kuttunenetarikoa hain zuzen ere. Milaka lagunok Euskal Herri osoa zeharkatuko dugu euskararen aldeko kontzientzia suspertzeko eta AEKren alde dirua biltzeko helburuz. 2.000...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin