Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Gaur arratsaldean sinatu dugu kontratua, Antzuolan egin den denboraldi berriaren aurkezpenean.

Ados Pilota, emakumezkoen pilota sustatzea helburu duen elkartea da, eta horrek, erdiz erdi bat egiten du Izarkomen izaerarekin. Hori dela eta, elkarkidetzan jorratuko dugu 2023/24 denboraldia.

Akordioaren arabera, Izarkomek Ados Pilotak antolatutako partida eta jaialdiak  zuzenean ikusi ahal izateko azpiegitura bermatuko du; Satelite bidezko konexioaren bitartez, zuntz optikoa erabilita edota 4G bidezko konexioekin. Funtsean, lankidetza ituna da, eta Ados Pilota elkarteak Izarkom marka hedatzen laguntzeko konpromisoa hartu du.

Orotara, 58 neurketa, hilaren 16an hasita. Finalerdiak apirilaren zazpian eta hamairuan jokatuko dira Iruñean eta Biarritzen, eta final handia apirilaren 21ean izango da Antzuolan.

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Non da euskara mundu digitalean?

Non da euskara mundu digitalean?

Telekomunikazio burujabetzaren baitan Euskara gure ardatz nagusienetako bat da. Arretatik hasi eta zerbitzu teknikoa burutzen den arte hizkuntza eskubideak bermatze bidean lan egiten dugu. Eta bide horretan, urrats sendoak ematen jarraitzeko korrika kulturalean ere...

Izarkomek 23.Korrikarekin bat egingo du

Izarkomek 23.Korrikarekin bat egingo du

Korrikaren 23. edizioa ate joka dugu, euskararen alde egiten den ekimenik handiena eta kuttunenetarikoa hain zuzen ere. Milaka lagunok Euskal Herri osoa zeharkatuko dugu euskararen aldeko kontzientzia suspertzeko eta AEKren alde dirua biltzeko helburuz. 2.000...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin