Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Azaroan irekiko dugu Bilboko nodoa zazpi kaleetan

Bilbon nodo berria! “Azkenean!” Pentsatuko duzue batek baina gehiagok. Izan ere, bazkideen eskakizun nagusietako bat zen Bilbora zabaltzea, eta bai, pausua ematera goaz. Albiste zirraragarria beraz bai kooperatibarentzat, baita tokiko norbanako zein eragileentzat ere. 

Nodo berriak lantaldea handitzeko aukera emateaz gain, tokiko eragileekin aliantzak sortu eta Euskal Herriko Telekomunikazio Burujabetzan aurrera pausoak emateko aukera zabalduko du. Gainera, bulego berriarekin eskualdeko kide zahar eta berriei zerbitzu hobea eta hurbilagokoa eskaintzeko asmoa dugu astelehenetik ostiralera irekia egongo den harrera presentzialaren bidez

Azkenik, Bilboko nodoak hiriko eta inguruko garapen kultural eta sozialean parte hartzeko aukera ere emango digu. Izan ere, telekomunikazioa eta oro har mundu digitalarekin zerikusia duten gaurkotasuneko gaien inguruan jarduerak antolatuko ditugu bertan. Izarkomen erantzukizun sozialeko eragileekin elkarlanean aritzeko konpromisoa dugunez, tokiko erakundeekin eta komunitatearekin harremanetan jartzen hasiak gara proiektu interesgarriak lantzeko.

Gaur gaurkoz, burubelarri ari gara Goienkale kaleko 14. zenbakiko bulego berria atontzen azaro amaieran zabaldu ahal izateko.

Eta behar bezala ospatzeko, azaroaren 23an ospatuko dugun irekiera jaira gonbidatu zaituztegu. Gonbidatu bereziak, bertsolariak, musika,  jana eta edana izango da nahi adina.

Beraz, zatozte proiektua ezagutzera eta bat egin bizi-bizirik dagoen kooperatibarekin!

*Irekiera jaiaren antolaketa hobea egite aldera, biziki eskertuko dugu interesa duzuenok galdetegia betetzea.

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Deskonektatuak: arrakala digitalaren eragina

Deskonektatuak: arrakala digitalaren eragina

Zertaz ari gara arrakala digitalaz ari garenean? Bizitza digitalerako sarbidearen deskonexio partzial edo erabatekoaz ari gara. Deskonexio horren ondorioa da teknologietarako eta Interneterako, eta ondorioz oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea duten eta ez duten...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin