Arlo Teknikorako lan eskaintza – Bilbo
LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA ETA BALDINTZAK
LANPOSTUA
Telekomunikazio azpiegituren instalatzailea
ESKAINITAKO POSTU KOPURUA
Bat
FUNTZIOAK
Zuntz eta irrati-lotura bidezko sareen instalakuntza
MAILA
Teknikari instalatzailea
GAINBEGIRALEA
Arlo Teknikoko arduraduna
KOKALEKUA
Bilbo
PROBALDIA
6 Hilabete (Gehienez)
KONTRATU MOTA
Epealdi mugatuko bazkide langilea
PROBALDIAREN ONDOREN
Bazkide langile mugagabea
LAN JARDUNALDIA
Egunean 8 ordu – Urtean 1696 ordu
LAN-SARIA
21.738,78 €-ko lansari gordina urtean.
LAN BALDINTZAK
Barne-araudiaren arabera
LANPOSTUAREN ZEHAZTAPENAK
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
Ez da ezinbestekoa baina jakintza arlo hauek baloratuko dira:
- Telekomunikazio instalatzailea. Erdi maila
- Telekomunikazio sistema eta informatika teknikaria. Goi maila
ESPERIENTZIA
(Formazioa baino garrantzitsuago)
Ondorengo esperientzia baloratuko da:
- Antzeko lanetan aritu izana.
- Ekonomia Sozialeko ekimenetan parte hartu izana.
HIZKUNTZEN EZAGUERA
EUSKARA Ahoz zein idatziz menperatzea (Ezinbestekoa).
GAZTELERA eta FRANTSESA Ahoz zein idatziz menperatzea baloratuko da.
TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUERA
Ez da programa zehatzen ezaguerarik eskatzen, baina aplikazio informatikoak orokorrean erabiltzeko trebetasuna baloratuko da.
BESTE EZAUGARRI BATZUK
- B motako gidabaimena izatea derrigorrezkoa izango da.
- Honako arlo hauetan ezagutza hobetsiko da:
Ekonomia soziala, burujabetza teknologikoa eta herri proiektuen sozializazioa.
KONPETENTZIAK
- Berezko ekimena izatea.
- Proiektu eta prozesuen gestiorako gaitasuna.
- Talde lanean aritzeko gaitasuna.
- Lanerako autonomia.
- Zailtasunen aurrean ebazpenerako gaitasuna.
LANPOSTUAREN FUNTZIOAK
- Zuntz optiko bidezko sareen instalazioa.
- Irrati-lotura bidezko sareen diseinu, instalazio eta konfigurazioa.
Bidali zuen CV edota aurkezpen euskarria helbide honetara: admin@izarkom.eus eta adierazi “lan deialdia – Sare instalatzailea” kontzeptua. Bidaltzeko epea: 2024ko otsailaren 2a arte (egun hau barne).
EUSKARAZ DAUDEN CURRICULUM VITAE-AK ONARTUKO DIRA SOILIK