Arlo Teknikorako lan eskaintza

LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA ETA BALDINTZAK

LANPOSTUA

Telekomunikazio azpiegituren instalatzailea

ESKAINITAKO POSTU KOPURUA

Bat

FUNTZIOAK

Zuntz eta irrati-lotura bidezko sareen instalakuntza

MAILA

Teknikari instalatzailea

GAINBEGIRALEA

Arlo Teknikoko arduraduna

KOKALEKUA

Irun

PROBALDIA

6 Hilabete (Gehienez)

KONTRATU MOTA

Epealdi mugatuko bazkide langilea

PROBALDIAREN ONDOREN

Bazkide langile mugagabea

LAN JARDUNALDIA

Egunean 8 ordu – Urtean 1696 ordu

LAN-SARIA

Izarkom Kooperatibako lan-baldintzen arabera, 1.444,44 € / hilabetean (14 ordainketa). Gordina.

LAN BALDINTZAK

Barne-araudiaren arabera

LANPOSTUAREN ZEHAZTAPENAK

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

Ez da ezinbestekoa baina jakintza arlo hauek baloratuko dira:

  • Telekomunikazio instalatzailea. Erdi maila
  • Telekomunikazio sistema eta informatika teknikaria. Goi maila

ESPERIENTZIA

(Formazioa baino garrantzitsuago)

Ondorengo esperientzia baloratuko da:

  • Antzeko lanetan aritu izana.
  • Ekonomia Sozialeko ekimenetan parte hartu izana.

HIZKUNTZEN EZAGUERA

EUSKARA Ahoz zein idatziz menperatzea (Ezinbestekoa).

GAZTELERA eta FRANTSESA Ahoz zein idatziz menperatzea baloratuko da.

TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUERA

Ez da programa zehatzen ezaguerarik eskatzen, baina aplikazio informatikoak orokorrean erabiltzeko trebetasuna baloratuko da.

BESTE EZAUGARRI BATZUK

Honako arlo hauetan ezagutza hobetsiko da:

Ekonomia soziala, burujabetza teknologikoa eta herri proiektuen sozializazioa.

KONPETENTZIAK

  • Berezko ekimena izatea.
  • Proiektu eta prozesuen gestiorako gaitasuna.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.
  • Lanerako autonomia.
  • Zailtasunen aurrean ebazpenerako gaitasuna.

LANPOSTUAREN FUNTZIOAK

  • Zuntz optiko bidezko sareen instalazioa.
  • Irrati-lotura bidezko sareen diseinu, instalazio eta konfigurazioa.

Bidali zuen CV edota aurkezpen euskarria helbide honetara: admin@izarkom.eus eta adierazi “lan deialdia – Sare instalatzailea” kontzeptua. Bidaltzeko epea: 2021eko abenduaren 24a arte (egun hau barne).

EUSKARAZ DAUDEN CURRICULUM VITAE-AK ONARTUKO DIRA SOILIK

Pin It on Pinterest