Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa – Izarkom Saria

Aurreko astean jakitera eman genuen moduan, hitzarmena sinatu du Izarkomek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioarekin, eta Izarkomek txapelketa ezberdinen finalak telebistaz eman ahal izateko internet konexioa eskain eta Trinkete Txapelketak babestuko ditugu. Honen harira, Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa – Izarkom Sariaren Eskuz binakako finalak jokatuko dira, larunbatean.

Irurako Ametsa trinketak hartuko ditu bi jaialdiak: goizean kadeteek eta jubenilek jokatuko dituzte finalak, eta arratsaldean nagusi kategoriakoen txanda izango da.

Azken jaialdi hau, nagusiena, Gipuzkoako Pilota Federazioaren YouTube kanalean zuzenean jarraitzeko aukera izango da, gainera, esteka honetan: https://youtube.com/live/9nbYXmS-DXg

Hauexek bi jaialdien xehetasunak:

Urtarrilak 17, larunbata, 10:30, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, kadeteak:
BEHAR ZANA 3 (Xuhar Iparragirre Aburuza-Aiert Iraola Zabala)
BEHAR ZANA 1 (Oinatz Elosegi Redondo-Imanol Zufiria Maioz)
2. Eskuz binaka, jubenilak:
BEHAR ZANA 1 (Peru Cestau Sanchez-Eñaut Oñate Lasa)
BEHAR ZANA 2 (Iker Izagirre Galarraga-Unai Zufiria Mayoz)

Urtarrilak 17, larunbata, 16:30, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
EPLE 1 (Eneko Sorondo Paredero-Eneko Aranburu Lizarazu)
KUKU (Iñigo Labaka Zubizarreta-Iñaki Errazkin Otaño)
2. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
EPLE 1 (Ibon Taberna Carrera-Julen Chiapuso Nosellas)
EPLE 2 (Antton Aranburu Anzizar-Ruben Santamaria Perez)