
Euskarazko TB kate guztiak ikusgai daude BEGIZTAn
Izarkom eta Tokikom euskarazko hedabideen sareren kide diren Goiena TB, Guka TB, Oizmendi TB, 28 Kanala eta Goierri Telebistak sinatutako hitzermenari esker, telebista kate hauek ikusgai izango dira online bidezko BEGIZTA telebista plataformaren bidez.
Hitzarmenak adostu bezala, tokian tokiko tebista katea kokatuko da BEGIZTAren parrillaren lehen postuan, bertako telebista ikustea lehenesteko.
BEGIZTA plataformaren helburua hasieratik izan da euskarazko tokiko telebistak euskal herritar guztiengana heltzeko zubia eta aldi berean herritar guztiei Euskal Herrian sortzen den eduki guztietarako sarbidea eskaintzea, eta Tokikom sarearen parte diren telebista kateekin egindako hitzarmenari esker, gaur egun, programazioa euskaraz eskaintzen duten telebista kate guztiak munduko edozein bazterretatik ikusteko aukera izango da, internet konexioa edukiz gero, aipatutako kateez gain, Euskal Telebistak euskaraz emititzen dituen ETB 1 eta ETB 3 kateak, Hamaika TB, Kanaldude eta Baztan Bidasoako eta Iruñerriko Xaloa telebista kateak ikusteko aukera eskaintzen baitu.