Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba
Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Excesos de los grandes operadores y redes libres»

2024-10-30 @ 19:00 - 20:30

Telekomunikazioa bestelako giza-eskubideak bermatzeko funtsezko bitarteko bilakatu den honetan (bai osasungintzan, bai hezkuntzan, bai telelanean, bai administrazioarekiko parte-hartzean guztiz beharrezko bilakatu baitira) komunikatzeko eskubidea oinarrizko giza-eskubide gisa ulertu behar da. Hortaz, gure errepideak edota ur-sareak multinazional pribatu handien esku uztea onartzen ez badugu, zergatik onartu behar dugu gauza bera gure errepide digitalekin?

Teknologian eta telekomunikazioen arloan burujabeak izan nahi badugu, herri gisa azpiegitura propioak behar ditugu, publikoak eta komunitarioak.

Gaur egun, ordea, telekomunikazioen merkatua oligopolio-egoera argian dago. Lau bat enpresa handik menperatzen dute ia merkatu osoa eta ia azpiegitura guztiak, eta nahi duten bezala erabiltzen dituzte beraien interes ekonomikoen mesedetan. Sarri askotan, gainera, diru publikoz ordaindu ditugun sareak, etekinak poltsiko pribatuetara eramateko erabiltzen dira.

Horren aurrean, sare libre eta neutroak eratzea proposatzen dugu, baliabideak partekatuz eta gobernantza-eredu justu eta demokratikoen bidez kontrolatuak: herritarren, tokiko erakundeen eta bertako eragileen parte hartzearekin. Alegia, gure beharrak asetzeko proiektu eta azpiegituren gainean erabakitzeko gaitasuna izan nahi dugu.

Izarkom Eskolaren zortzigarren saio honetan EHKom Kooperatibako Beñat Azkargorta izango dugu operadore handien gehiegikeriez eta alternatibez mintzatzeko.

Saioak bi atal izango ditu:

· Batetik, gaur egun telekomunikazioen sektorea nola antolatuta dagoen eta merkatua menperatzen duten operadore handien inguruko azalpen eta bitxikeria batzuk aztertuko ditugu.

· Bestetik, horren aurrean zein aukera ditugun, eta zergatik dihardugun EH KOM kooperatiban sare eta azpiegitura libre eta publiko-komunitarioak sustatzen.

IZEN EMATEA:

Saioa doakoa eta euskaraz izango da. Interesa duenak izena eman dezake presentzialki Bilbora etortzeko (plaza mugatuak) edo online streaming bidez ikusi ahal izateko.

Izen ematea beharrezkoa da, eskolari buruzko informazio osagarria jasotzeko edo eta azken orduko beharrizan edo aldaketak jakinarazi ahal izateko.

PRESENCIAL

ONLINE



    [select* Saesión: "Ongi etorri euskal fedibertsora!" "Arrakala I:Mugikorren oinarrizko erabilera" "Adimen artifizialaren argi-ilunak" "Software askea herri libre batean" "Operadore handien gehiegikeriak eta sare libreak" "Nola babestu zure bizitza digitala II.tailerra" "Arrakala II:Interneten oinarrizko erabilera"]



    Acepto que estos datos se incorporen al fichero de Izarkom Koop y que he leído y acepto la información complementaria.



      [select* Saesión: "Ongi etorri euskal fedibertsora!" "Arrakala I:Mugikorren oinarrizko erabilera" "Adimen artifizialaren argi-ilunak" "Software askea herri libre batean" "Operadore handien gehiegikeriak eta sare libreak" "Nola babestu zure bizitza digitala II.tailerra" "Arrakala II:Interneten oinarrizko erabilera"]


      Acepto que estos datos se incorporen al fichero de Izarkom Koop y que he leído y acepto la información complementaria.

      Detalles

      Fecha:
      2024-10-30
      Hora:
      19:00 - 20:30
      Categoría del Evento:

      Organizador

      Izarkom
      Teléfono
      623424288
      Correo electrónico
      arreta@izarkom.eus
      Ver la web del Organizador

      Local

      Bilboko Nodoa
      Goienkale 14
      Bilbo, Bizkaia 48005 Spain
      + Google Map
      Teléfono
      623424288
      Ver la web del Local