Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Astelehenean, maitzak 15, Egunean Behin, mugikorrerako euskarazko jokoaren 12.denboraldia hasiko da. 

Egunean Behin tribial estiloko euskarazko galdera-erantzunen jokoa da.

Egunero partida bakarra jokatzen da eta helburua 10 galdera ahalik eta azkarren erantzutea da.

Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago, orduan eta hobeto! 

Izarkom Liga

Jakingo duzuenez, lehiaketa horretan taldeak antolatu daitezke, eta talde horretako kideen arteko sailkapen bat ematen da. 

Denboraldi berri honetan ere Izarkom Liga antolatuko dugu, geure artean lehiatu gaitezen. 

Liga, Izarkom kide garen eta ez garenontzako dago zabalik, nahi duen orok hartu dezake parte.

Gure ligan parte hartzeko, https://eguneanbehin.app.link/dYio2uR0pdb estekan klikatu edo 99C64A gakoa erabili dezakezu.

Sariak

Asterik aste bi sari banatuko ditugu, bat asteko irabazleari* eta bestea zozketa bidez. Asteroko sariak Izarkomen tixerta bana izango dira, eta denboraldi amaieran, kaputxadun jertsea.

Animatu zaitez eta parte hartu!

#Adi Seinaleari!

*Sariak jende gehiagori zabaltze aldera, liga honetan ez diogu saria pertsona berdinari birritan emango. Beraz irabazlea errepikatzen bada, sailkapenean saririk jaso ez duen hurrengo pertsonak jasoko du asteko saria.

Astez asteko irabazleak

Zorionak irabazleoi! Sariak eskuratzeko jar zaitezte mesedez gurekin harremanetan arreta@izarkom.eus helbidera idatzita.

Maiatzak 15-21

Sailkapeneko irabazlea: Asier 552.00

Zozketaren irabazlea: Oihane 550.83

Maiatzak 22-28

Sailkapeneko irabazlea: Mikel 577.05

Zozketaren irabazlea: TxNtX 568.37

Maiatzak 29- ekainak 4

Sailkapeneko irabazlea: XabierLarrañaga 564.79

Zozketaren irabazlea: KFB 372.50

Ekainak 5-11

Sailkapeneko irabazlea: Josebabarandi 595.42

Zozketaren irabazlea: Maddalen 454.95

Ekainak 12-18

Sailkapeneko irabazlea: Portolo 570.22

Zozketaren irabazlea: Izar 179.13

Ekainak 19-25

Sailkapeneko irabazlea: Portolo 570.22

Zozketaren irabazlea: Izar 179.13

Ekainak 26-uztailak 2

Sailkapeneko irabazlea: Aimar 560.35

Zozketaren irabazlea: Murakami87  502.30

Uztailak 3-9

Sailkapeneko irabazlea: Mugu 564.61

Zozketaren irabazlea: ArgiErrota 480.50

Uztailak 9-16

Sailkapeneko irabazlea: Harralde 589.13

Zozketaren irabazlea: Jon 513.46

12.DENBORALDIA

Denboraldiko irabazlea: Urretxuarra 2286.42

Zozketaren irabazlea: Xumar 1775.18

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Non da euskara mundu digitalean?

Non da euskara mundu digitalean?

Telekomunikazio burujabetzaren baitan Euskara gure ardatz nagusienetako bat da. Arretatik hasi eta zerbitzu teknikoa burutzen den arte hizkuntza eskubideak bermatze bidean lan egiten dugu. Eta bide horretan, urrats sendoak ematen jarraitzeko korrika kulturalean ere...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin