Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Urtarrilaren 30 hasi zen , Egunean Behin, mugikorrerako euskarazko jokoaren 11.denboraldia. 

Egunean Behin tribial estiloko euskarazko galdera-erantzunen jokoa da.

Egunero partida bakarra jokatzen da eta helburua 10 galdera ahalik eta azkarren erantzutea da.

Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago, orduan eta hobeto! 

Izarkom Liga

Jakingo duzuenez, lehiaketa horretan taldeak antolatu daitezke, eta talde horretako kideen arteko sailkapen bat ematen da. 

Denboraldi berri honetan ere Izarkom Liga antolatuko dugu, geure artean lehiatu gaitezen. 

Liga, Izarkom kide garen eta ez garenontzako dago zabalik, nahi duen orok hartu dezake parte.

Gure ligan parte hartzeko, https://eguneanbehin.app.link/dYio2uR0pdb estekan klikatu edo 99C64A gakoa erabili dezakezu.

Sariak

Asterik aste bi sari banatuko ditugu, bat asteko irabazleari* eta bestea zozketa bidez. Asteroko sariak Izarkomen tixerta bana izango dira, eta denboraldi amaieran, kaputxadun jertsea.

Animatu zaitez eta parte hartu!

#Adi Seinaleari!

*Sariak jende gehiagori zabaltze aldera, liga honetan ez diogu saria pertsona berdinari birritan emango. Beraz irabazlea errepikatzen bada, sailkapenean saririk jaso ez duen hurrengo pertsonak jasoko du asteko saria.

Astez asteko irabazleak

Zorionak irabazleoi! Sariak eskuratzeko jar zaitezte mesedez gurekin harremanetan arreta@izarkom.eus helbidera idatzita.

Urtarrilak 30 – Otsailak 5

Sailkapeneko irabazlea: Aranburen

Zozketaren irabazlea: amaxa

Otsailak 6-12

Sailkapeneko irabazlea: jortxi 580.15

Zozketaren irabazlea: Horma 542.74

Otsailak 13-19

Sailkapeneko irabazlea: TxNtX 583.61

Zozketaren irabazlea: Kaltzio 522.86

Otsailak 20-26

Sailkapeneko irabazlea: o2qstar 607.32

Zozketaren irabazlea: Idoia 301.26

Otsailak 27-martxoak 5

Sailkapeneko irabazlea: Iruene 597.49

Zozketaren irabazlea: Oier IA 592.82

Martxoak 6-12

Sailkapeneko irabazlea: xuxu 590.15

Zozketaren irabazlea: Ibon 557.77

Martxoak 13-19

Sailkapeneko irabazlea: Murakami87 567.71

Zozketaren irabazlea: Ramon 379.34

 

 

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin