DOITU gida

Ebidentzietan oinarritutako hezkuntzaren digitalizazio osasun eta librearen alde

Mugikorrean ikusteko, jarri, mesedez, aparailua horizontalean.

Bizi dugun digitalizazio sutsua sekulako eragina izaten ari da gure gizartean, bereziki gure haur eta nerabeengan, eta ez beti modu positiboan. Ebidentzia zientifiko zorrotzenek eta puntako instituzio nagusiek argi adierazten dute pantailen eraginpean luze egoteak garapen fisikoa, kognitiboa, emozionala eta soziala erasan dezakeela, errendimendu akademiko okerrago bat bultzatzearekin batera. Horregatik da ezinbestekoa digitalizazioari osasun-irizpideekin eta ebidentziekin muga argi eta sendoak ezartzea, bai etxean zein eskolan, eta familiek, irakasleek eta administrazioek, haur eta nerabeen osasuna eta garapena babesteko, elkarrekin lan egitea teknologiaren erabilera orekatu eta esanguratsu bat bermatzeko.

Zentzu honetan, aski egiaztatu da, haur eta nerabeen ongizatea deskonexio digitala areagotzen den neurrian hobetu egiten dela. Eta ebidentzia esanguratsua da, izan ere, egun ditugun datuek deskonexio digitalaren premia argia erakusten dute. Gurean, nerabeen herenak baino gehiagok 5 ordutik gora ematen du mugikorrean egunero; baina kontuz, horrez gain, %46k eskolan gutxienez 4 ordu ematen ditu pantaila baten aurrean. Testuinguru honetan, smartphoneak eskolara eramateak eta ordenagailu eramangarrien erabilera etxeetan ere hedatzeak deskonexio digitala eta familia-bizikidetza zaildu egiten ditu. Egoera are eta zailagoa da familia zaurgarrienetan, izan ere, teknologiaren hezkuntza-erabilera gainbegiratzeko eta kontrolatzeko aukera gutxiago duten neurrian, gizarte-desberdinkeriaren arrakala handitu egiten da. Irakasleentzat eta gurasoentzat deserosoak diren tentsio-momentuak, eta kontrol-lanak egitera bultzatzen dituen egoera honek, digitalizazioak eskolaren, familiaren eta komunitateren eremuetan dituen ondorioak ikuspegi kritikoz berrikustea eskatzen du ezinbestean.

Bestetik, azpimarra jarri behar da Hezkuntza-sistemak Google eta Microsoft bezalako enpresa handiekin duen menpekotasun-harremanetan. Haien plataformak “doan” eskaintzen badituzte ere, ordainketa datuen pribatutasunaren galeran egiten da, ikasleak produktu bihurtuz. Argi dago datuen salerosketan dabilen multinazional batek ez dizkiola bere zerbitzuak atzerriko Hezkuntza-sistema bati dohain eskainiko, etekinak espero ditu bueltan. Ondorioz, alternatibak bultzatzeko garaia da.

Bideari ekiteko prest? Jaitsi gida!

Eduki baliagarriak

DOITU gida

Hezkuntzaren digitalizazio osasuntsu, libre eta ebidentzietan oinarritutakoaren alde

RESET txostena

Hezkuntzaren digitalizazio osasuntsu, libre eta ebidentzietan oinarritutakoaren alde

AHALDUNTZE DIGITALA

Gidalerro proposamen bat

DOKUMENTU OSAGARRIA (Gazt)

Infancia, Adolescencia y dispositivos digitales

ATXIKIMENDUA

Altxa Burua mugimenduari atxikimendua adierazteko dokumentua