Lan eskaintza

LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA ETA BALDINTZAK

LANPOSTUA

Bilboko bulegorako Dinamizatzailea

ESKAINITAKO POSTU KOPURUA

Bat

FUNTZIOAK

Egungo bulego nagusiarekin elkarlanean, Bizkaia aldean, baina Bilbo eta bere inguruan bereziki, Izarkom zabaltzeko marketing eta komunikazio estrategia eta plangintzak prestatu eta aurrera eramatea.

Honekin batera, Bilboko bulego komertziala garatzeaz arduratuko da.

MAILA

Ordezkaritza-kudeatzailea

GAINBEGIRALEA

Zuzendaritza

KOKALEKUA

Bilbo

PROBALDIA

6 Hilabete (Gehienez)

KONTRATU MOTA

Behin behineko bazkidea

PROBALDIAREN ONDOREN

Behin betiko bazkidetza prozesua

LAN JARDUNALDIA

Egunean 8 ordu

SOLDATA

Kooperatibako lan-baldintzen arabera, 23.800 €/urtean. Lansari gordina.

LAN BALDINTZAK

Barne-araudiaren arabera

LANPOSTUAREN ZEHAZTAPENAK

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

Jakintza arlo hauek baloratuko dira:

  • Marketing eta komunikazio estrategiak
  • Proiektuen kudeaketa

ESPERIENTZIA

Ondorengo esperientzia baloratuko da:

  • Taldean aritu izana.
  • Enpresen edo bulegoen kudeaketan aritu izana.
  • Ekonomia Sozial Eraldatzaileko proiektuetan parte hartu izana.

HIZKUNTZEN EZAGUTZA

EUSKARA Ahoz zein idatziz menperatzea (Ezinbestekoa).

GAZTELERA eta FRANTSESA Ahoz zein idatziz menperatzea baloratuko da.

TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUTZA

Aplikazio edo programa zehatzen ezagutza baino, ordenagailuarekin aritzeko trebetasuna da baloratuko dena.

BESTE EZAUGARRI BATZUK

Honako arlo hauetan ezagutza hobetsiko da:

Ekonomia soziala, burujabetza teknologikoa eta herri proiektuen sozializazioa.

KONPETENTZIAK

  • Ekimena.
  • Proiektu eta prozesuen gestiorako gaitasuna.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.
  • Lanerako autonomia.
  • Zailtasunen aurrean ebazpenerako gaitasuna.

Bidali zuen CV edota aurkezpen euskarria helbide honetara: admin@izarkom.eus eta adierazi “lan deialdia” kontzeptua. Bidaltzeko epea: Irailak 17 arte.

Pin It on Pinterest